Skip to Content
LAGUARDIA13

Laguardia

Muino batean dago, eta Erdi Aroko trazadura harresiaren zati handi bat zutik du oraindik. Erregeen Andre Mariaren elizak arkupe aparta du, eta bertako polikromia egoera bikainean dago. Erdi Aroko kaleen trazaduran Errenazimentuko eraikin bikainak aurkituko dituzu, hala nola bertan jaiotako Samaniego alegialariaren Jauretxea. Berezitasun harrigarrienetako bat lurzorua erabat zulatuta dagoela da, lurpeko upategiak egiteko urtetan egindako lanengatik.

LAGUARDIA 0QF_8898 QUINTAS
Laguardia
LAGUARDIA ENTRE VIÑAS. FOTO DE JOSE MIGUEL RODRIGUEZ
LAGUARDIA13
slider button Previous
slider button Next

Eraikin zaharrenen artean, nabarmentzekoak dira Santa Maria eta San Juan elizak, Abadia Dorrea, bere terrazatik eskualdeko ikuspegi ederra duena, eta Primizia Etxea. Primizia etxean jasotzen ziren elizaren zergak eta primiziak.

Ia etxe guztiek kobazulo edo upategi bat dutenez azpian egina, kaleak oinezkoentzako eremu dira.

Plaza Nagusian, karilloi-erlojuak egunean hainbatetan irekitzen ditu ateak eta dantzariak festetako kalejiren doinuan dantzatzen dira.

La Barbacana urmael zeltiberiarra, Kale Nagusiaren hegoaldean, herriko aztarna arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. Gainera, inguruan trikuharri batzuk eta La Hoyako historiaurreko herria daude.

Prao de la Pauleko urtegia eta Carralogroño eta Carravalsecako aintzira gaziak oso gune gomendagarriak dira mendi-ibiliak egiteko eta hegaztiak ikusteko.

Ekainean, San Juan eta San Pedro jaiak dira nagusi, eta magia berezia dute. Gabonak eta Aste Santua modu berezian bizi dira baina beste jai txiki batzuk ere ospatzen dira: Gaita jotzailearen eguna, Santiago, Esker oneko jaia.

Edozein une, ospakizun edo aitzakia berezia da Guardia ezagutzeko eta gozatzeko.

Information

Laguardia

Kokapena

Turismo bulegoa

Udaletxea



A destacar

Laguardia

  • icn-area-recreativa Atsedenlekua
  • Naturaleza Natura
  • icn-centro-interpretacion Interpretazio zentroa
  • unnamed Bisita gidatuak
  • Parking Aparkalekua
  • icn-museos Museoa
  • Oficina de turismo Turismo bulegoa
  • Panorámica Ikuspegi panoramikoa
  • Arqueologia Arkeologia
  • Casco medieval Alde zaharra
  • Edificio historico Eraikin historikoa
  • Sta. Mariade los Reyes eliza, San Juan Bautista eliza eta Virgen del Pilar kapera
  • Abacial Dorrea
  • La Barbacana Urmael Zeltiberiarra
  • Carillon erlojua
  • Poblado de La Hoya
  • San Martin, Sotillo eta Alto de la Huesera trikuharriak
  • Samaniego fabulista jaiotetxea
  • Casa Primicia
  • Laguardiako Aintzira Multzoa
  • Inauteriak
  • Aste Santua. Ostegun eta ostiral santuko prozesioak
  • Gaita Jotzailearen Eguna. Maiatzeko bigarren igandea
  • San Juan eta San Pedro jaiak. Ekainak 23-29
  • Santiago eta Ama Birjina. Uztailak 25 eta abuztuak 15
  • San Juan “Lepomoztua”. Abuztuak 29
  • Esker Emate Eguna. Azaroko bigarren larunbata
  • Erregeen Andre Mariaren elizako jaiotza artikulatua. Abenduak 25, urtarrilak 1, urtarrilak 6 eta otsailaren lehen igandea

Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Collaborators:
Member of: