Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea
GURE BAZKIDEAK
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko establezimenduak
Herriz herri
Ezagutu Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko herriak
Mundu mailako erreferentziazko helmuga enoturistiko
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak ardoaren mundu zirraragarriarekin lotutako jarduera-eskaintza oparoaz gozatzera gonbidatzen zaitu urte osoan zehar. Arabako Errioxa nahitaezko bidaia bihurtu da, ardoaren, gastronomiaren eta paisaia bikainaren inguruan esperientzia zirraragarria bizi nahi duten zale, profesional eta publiko ororentzat.
Arabako Errioxa mundu mailako erreferentziazko helmuga enoturistiko bilakatu da, eta Arabako eta Euskadiko erakundeen babesa du.
Ibilbide honek, upategiez gain, bisitariak txunditzen dituzten beste hainbat erakargarritasun eskaintzen ditu, hala nola, Erdi Aroko herriek zipriztindutako mahasti amaigabeen paisaiak, herri baten bizimodua islatzen duten jaiak, neurrira egindako bidaiak eta lo egiteko leku erakargarriak, hala nola, ostatuak, hotelak edo landetxeak. Denak xarmaz beteak.
Proiektu kolektiboa da, eta 140 establezimendu baino gehiago batu zaizkio, hala nola mota desberdinetako upategiak, museoak, ostatuak, jatetxeak, jarduera-enpresak eta enotekak, bisitariaren esperientzia hobetzeko helburuarekin.
Leku atseginak eta erakargarriak, inguruko ardoez eta gastronomiaz gozatzeko edo ostatu hartzeko.
Lankidetza hau Arabako eskualde honetako proiektu nagusi bihurtu da. Eskualde honek gero eta zerbitzu osatuagoak, pertsonalizatuagoak eta ongi egindako lanaren ilusioz beteak eskaintzen ditu, upategi-aukera zabalaz eta haien elaborazioez gozatu ahal izateko, eta sustraiei leial den sukaldaritza egiteko. Gainera, Arabako baratzeko lekaleak eta barazkiak ez dira falta, ohiko errezeta-liburu herrikoietako haragi, hestebete eta postreekin batera.
Arabako Errioxan, Ardoaren Hirien Espainiako Elkartearen (AHEE) eta Turismo Idazkaritzaren kalitate-gutunaren irizpideak, eta Basquetourrek Euskadi Gastronomikoan definitutakoak gureak balira bezala hartu ditugu. Erakunde horiek ezarritako baldintza zorrotzetara lotu gara. 2006ko urtarriletik, "Espainiako Ardoaren Ibilbideak" ibilbide ZIURTATU gisa hautatutakoen zerrendan ere parte hartzen dugu.