Murgildu zaitez Arabako Errioxako mahasti-itsasoan, esperientzia berrien bila. Goza ezazu gure ehunka urteko kulturaz euskal gastronomia gozoaz eta Arabako Errioxako ardo ospetsuez gozatzen duzun bitartean, dela gure lurraldeko familia-upategietan, dela arkitekto ospetsuenek sinatutako eraikin abangoardistetan. Gure esperientziekin bizi ezazu alderik naturalena eta biziena, eta berreskuratu indarrak ostatu onenetan. Asteburu batez, egun solte batez edo nahi beste egunez. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin. Prest al zaude?
Gure lurra ezagutzera gonbidatzen zaitugu, paisaia paregabean ardoaren eta gastronomiaren inguruko esperientzia zoragarria bizi nahi duen ororentzat derrigorrezko bidaia. Mundu mailan erreferentziazko helmuga enoturistikoa da, munduko familia-upategi eta upategi abangoardistenak baino askoz haratago doana. Erdi Aroko hiribilduek zipriztindutako mahastiz betetako paisaiekin eta xarma bereziarekin, natura eta turismo aktiborako proposamenarekin, bere milaka urteko trikuharri eta labar-dolareekin edo bere bizilagunen tradizioekin eta abegikortasunarekin harritzen duen helmuga. Harrituko zaituzten 316 km2.
Experientziak Arabako Errioxan
Barriken artean lo egin, gure gastronomia ezagutu, bertako paisaiaz gozatu, gogoan izateko moduko uneak bizi. Ardoa, otordua, beti gogoratuko duzun bizipena. Izan egun bakarreko ihesalditxoa, asteburukoa edo nahi adina denborakoa.
Ezagutu Arabako Descubre todo Errioxak zu zoriontsu egiteko duen guztia.