Lege oharra
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA www.rutadelvinoderiojaalavesa.com web orriaren jabe da, eta honako hauek jakinarazi nahi ditu, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoa aintzat hartuta:
Identifikazio Eta Harremanetarako Datuak:
ASOCIACIÓN PROMOCIÓN, TURISMO Y ECONOMÍA RUTA DEL VINO DE RIOJA ALAVESA.
C.I.F.: G01387554.
HELBIDEA: Kale Nagusia 68, 01300 Laguardia, Araba/Álava.
TELEFONOA: 945 600 710.
HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@rutadelvinoderiojaalavesa.com.
ERREGISTRO-DATUAK:
EUSKADIKO ELKARTEEN ERREGISTROAN inskribatuta dago, AS/A/11958/2005 erregistro zenbakiarekin. Oro har, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren eta horren erabiltzaileen arteko harremanak, web honetako zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak, Espainiako lege eta epaitegien mende daude. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k informazioa eskaintzeko sortu du website hau. Website honetan sartzeak honako termino eta baldintza hauek onartzea eta ezagutzea dakar.
Termino Eta Baldintza Orokorrak
- Erabiltzaileak dira website honetan sartzearen erantzule.
- Website honetan sartzeak ez du sortzen inolako merkataritza harremanik ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren eta erabiltzailearen artean.
- Website honetan sartzeak eta nabigatzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla.
Informazioa Gaurkotu Eta Aldatzea
- Websitea eguneratzeko unean indarrean zegoen informazioa da horrek eskaintzen duena. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k eskubidea du website honetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, bai eta bertarako sarbidea mugatu edo debekatzeko ere.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalmena du, halaber, egoki deritzan aldaketak egiteko, bai websitean bai horrek eskaintzen duen informazioan, eta noiznahi erabil dezake ahalmen hori, aldez aurretik abisatu behar izan gabe.
Edukiak
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalegin guztiak egiten ditu website honen edukietan akatsik egon ez dadin.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du inolako erantzukizunik izango agiri inprimatuak eta website honetako bertsio elektronikoa ez badatoz bat. Inprimatutako bertsioa eta website honetan argitaratutakoa ez badatoz bat, inprimatutako bertsioa lehenetsiko da.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du inolako erantzukizunik izango website honen bitartez zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, merkataritza jarduera, produktu eta zerbitzuei dagokienez. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren website honetako estekak informatiboak baino ez dira, besterik adierazten ez bada. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k eskubidea du bere websiteko estekak noiznahi eta bere aldetik kentzeko.
Nabigazioa, Sarbidea Eta Segurtasuna
- Website honetan nabigatzeak eta sartzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalegin guztiak egiten ditu ahalik eta baldintza onenetan nabigatzeko eta izan daitezkeen kalteak saihesteko.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du bermatzen website honetako nabigazioak eteterik ez edukitzea, eta ez da nabigatzeko orduan egon daitezkeen akatsen erantzule. Ez du bermatzen, halaber, website honen bitartez ikusiko den edukiak edo softwareak akatsik ez edukitzea edo kalterik ez eragitea. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA ez da web orri honetan sartzearen edo web orri hau erabiltzearen ondoriozko galera edo kalteen erantzule izango, ezta sistema informatikoetan edo birus informatikoek eragindakoena ere. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez ditu bere gain hartuko website hau oker erabiltzeagatik erabiltzaileek izan ditzaketen kalteak.
- Website honetan eskainitako zerbitzuak zuzen erabiltzeko, hori diseinatzeko erabilitako baldintza teknikoak bete behar dira.
Jabetza Intelektuala Eta Industriala
- Website hau eta horren edukiak Jabetza Intelektualaren inguruko legeek babestuta daude. Ezin dira ustiatu, eskaini, banatu, aldatu, jendaurrean jarri, laga edo aldatu. Website honetan sartzeak ez die ematen erabiltzaileei websiteko edukien eskubide eta jabetza intelektualik.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez die bere softwarearen jabetza erabiltzaileei pasatzen. Erabiltzailea softwarea grabatzen duen euskarriaren jabe da. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-renak dira jabetza industriala eta intelektuala, softwarea barne. Erabiltzaileak website honetako softwarea bere terminalera pasatuz gero, ezingo du zatitu aztertzeko, askatzeko edota jatorrizko kodearen bertsioa edo horren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzultzeko.
- Website honetako izen komertziala, markak, logoa eta zerbitzuak legeak babestuta daude.
- ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k aukera du auzitara jotzeko, jabetza industrial eta intelektualaren inguruko eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.