Arabako Errioxa eskualdeak 316 km2-ko azalera du. Lur gorri eta pribilegiatuak ditu mahatsa landatzeko, eta mahastiek paisaia berde biziz tindatzen dute udaberrian, eta urre eta gorrixka koloreko ñabardurez betetzen dute udazkenean. Urtero postal bikainak eskaintzen dizkigute. Mahasti amaigabeen muino eta zelaietako paisaia paregabe hauek, olibondoz, trikuharriz, historiaurreko hondakinez, barruti harresidunak dituzten Erdi Aroko hiribilduez, oinetxez, fruta-arbolez, eliza historikoz eta upategi ugariz zipriztinduta daude.
Eremuaren neurriak direla eta, distantzai laburrak ditu hamabost udalerrien eta sarbide praktikoen artean. Horregatik, aitzakia ona da edozein txokotan ardoaren kultura islatzen duten paisaiak egun osoan zehar bisitatzeko. Eskualdea hegoaldean Ebro ibaiak eta iparraldean Toloño mendilerroaren errauts koloreko mendiguneak mugatzen dute.
Arabako Errioxa, bere ibilbide bereziekin eta Ardoaren Ibilbidearen jarduera ugariekin, nazioarteko mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde erakargarrienetako bat da. Zapore, paisaia eta sentsazio paregabeak bilatzen dituen bidaiariarentzat helmuga saihestezina da. Arabar Errioxan turismoak, arkitekturak, arteak eta, jakina, ardoak eta gastronomiak bat egiten dute.
Lurra eta ardoa dira eskualdearen izaeraren eta paisaien ezaugarri nagusiak, eta bertan nabarmena da ardoaren kultura.