Skip to Content

Arabako Errioxa, MICE turismo-helmuga

Ekitaldi berezi bat antolatu behar duzu? Zer iruditzen zaizu upategi eta mahasti ingurunea? Enpresa-ekitaldi bat, kongresu bat, lan-bilera bat edo pizgarri-bidaia bat antolatzea pentsatzen ari bazara, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea da zure aukerarik onena.

nave-barricas

Mahastien eta upategien arteko ekitaldiak

Helmuga paregabea da, eta ardoaren, gastronomiaren, arkitekturaren, ondarearen eta naturaren konbinazioak ekitaldiaren arrakasta bermatuko du. Izan ere, aisialdiaren eta negozioaren arteko uztartze ezin hobea eskaintzen du Arabako Errioxak, gure upategietako azpiegitura moderno eta konpletoei eta eskaintzen dugun hotel eta jatetxe-eskaintza zabalari esker.

mirador

Arabako Errioxa, aukerarik onena

Gaur egun, enpresek eta MICE turismo antolatzaileek helmuga berezi, zaindu eta erakargarriak bilatzen dituzte, zerbitzu osoak eta kalitatezkoak eskainiko dituztenak. Sormenezko ekitaldi originalak prezio onean eta ingurune eder eta xarmagarrietan egiteko lekuak.

slider button Previous
slider button Next

Kongresuak, ekitaldiak, enpresa bilerak, aurkezpen komertzialak

cuadrilla

Mahastien eta upategien arteko bilerak, ekitaldiak eta pizgarriak

Arabako Errioxa gune paregabea da zure bilerak, ekitaldiak edo pizkarriak antolatzeko, baita zure produktuaren aurkezpen komertziala egiteko ere. Gure upeltegi eta mahastiak zure ekitaldi korporatiboetarako eszenatoki ezin hobeak osatzen dute. Ardoaren kultura erakargarri ezin hobea da, eta gure profesionalek posible den guztia egingo dute zure ekitaldia ahaztezina izan dadin. 

Aisialdiaren eta negozioaren arteko uztartze ezin hobea eskaintzen du Arabako Errioxak

Helmuga aparta, ardoa, gastronomia, arkitektura, ondarea eta natura uztartuz zure ekitaldiaren arrakasta bermatuko duena.

copas
rioja-alavesa-reuniones-y-eventos-en-bodegas-03

Profesionalik onenak, dena primeran atera dadin

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean ekitaldiak antolatzen dituzten enpresa eta profesionalen esanetara jartzen gara, gure lurraldea eta aukerak ezagutu ditzaten.

MICE bazkideak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidekoak

Back to Top
Collaborators:
Member of: