Erretaula nagusi barroko interesgarria dauka, urrezko inkrustazioak dituena.
XVII. eta XVIII. mendeetako etxe ugari ere baditu. Artean, Sodupetarren Jauregia nabarmentzen da. Merezi du Santiago ermitan geldialdi bat egitea, gotiko berantiarrekoa eta Ortegako San Joanena, erretaularen goiko aldean Sorkundez Garbiaren irudia duena.
Inguruetan bi aztarna arkeologiko garrantzitsu aurkitu dira: Burdin Aroko kastroa, Castejon gainean, eta IX. eta X. mendeetako Erdi Aroko nekropoli bat. El Monte udal-barrutian Arabako artadiaren adibiderik onena ikus daiteke: "Encinar de Navaridas".
Abenduaren 7an "mañak" ospatzen dira, izpiliku lastargiak erretzen dira herria izpiritu gaiztoez garbitzeko. Hurrengo egunean, Sorkundez Garbiaren egunean, Navaridasek bere zaindariaren eguna ospatzen du.