Skip to Content
DRONELVILLAR3

Bilar

Ipar-hegoaldera begira, Toloño mendilerroaren mendi-oinetik Ebro ibairantz, eta norabide berari jarraitzen dioten errekastoekin, Bilarreko paisaiak askotariko nekazaritza-lurrak, ibaiertzeko landaredia duten sakanak eta Mediterraneoko landaretza duten hegalak ditu, eta horiek lagunduko dizute inguruneaz gozatzen duzun bitartean.

HECHICERA1
ELVILLAR4
ELVILLAR3
ELVILLAR1
DRONELVILLAR1
HECHICERA4
slider button Previous
slider button Next

Mendi-hegalean egoteak bertan eraikitako gotorlekua ekartzen du gogora. Urrutitik, Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza ikusten da, antzinako defentsa-gotorlekuaren gainean eraikia. Bere barruan, XVI. mendeko erretaula dago eta nabarmentzekoa da bertako irudien adierazkortasuna. Bilarreko kaleetan barna jauregi-etxe ugari daude, eta horien artean nagusia da Indianoaren Etxea; armarria, balkoi artistikoak eta burdin hesi ederrak dituena.

Plaza Nagusia topaleku ona da udako arratsalde lasaietan. Paseoa egin daiteke "Sorginaren Txabola" trikuharrira iritsi arte. Eraikin megalitiko hori panteoi kolektibo gisa erabili zen, eta kondairaren arabera, antzinako pertsonaia mitologikoen arrazako sorgin bat bizi izan zen bertan, Euskadiko beste leku batzuetako jentilen antzera.

Information

Bilar

Kokapena

Udaletxea

Bisita gidatuak. Erreserbak aldez aurretik



A destacar

Bilar

  • Naturaleza Natura
  • Parking Aparkalekua
  • icn-area-recreativa Atsedenlekua
  • unnamed Bisita gidatuak
  • Edificio historico Eraikin historikoa
  • Panorámica Ikuspegi panoramikoa
  • Arqueologia Arkeologia
  • Sorginaren Etxola eta Encinal trikuharriak
  • Jasokundeko andre Mariaren eliza
  • Indianoaren Etxea
  • Enborki edo pikota
  • San Bizente eta San Pedroko labar-guneak
  • Judutegia edo Aljama
  • Txabolak edo mahats-biltegiak
  • Santa Maria plaza (XVIII. mendekoa)
  • Los Husos kobazuloa
  • “La Uneva” aisialdirako gunea
  • Santa Ageda bezpera otsailaren 4an
  • Meriendilak martxoan
  • San Isidro Nekazaria. Maiatzaren 15a
  • Merkatu beltza maiatzan
  • Akelarre eta Hetxizeraren jaitsiera abuztuak 16
  • Jasokunde eta San Roke Jaiak. Abuztua
  • Neska-mutilen eguna (erromeria) abuztuaren 18an
  • Martxos abenduaren 7a

Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Collaborators:
Member of: