Skip to Content
LANCIEGO1

Lantziego

Etxe eta jauregi armarridunen artean igarota, XVI. mendeko San Acisclo eta Santa Victoria elizara iritsiko zara eta bertan dago Euskadiko organo barrokorik zaharrenetako bat. 

LANCIEGO_DR
Trujal Lanciego (1)
LANCIEGO3
LANCIEGO4
slider button Previous
slider button Next

Bere kaleetan barna paseatuz, etxe eta jauregi armarridunak ikus ditzakegu, eta guztiek San Acisclo eta Santa Victoria parrokia-elizara eramango gaituzte. XVI. mende bukaerako eliza da, erretaula errenazentista du eta rococo korua, zizelkatutako aulkiteria ederrekoa, organo barroko bikaina hartzen duena (Euskadin dagoen zaharrenetakoa).

Eraikin erlijiosoekin jarraituz, XVIII. mendeko Nuestra Señora del Campo ermita dugu. Ermita horren barruan, Ama Birjinaren irudi bat dago, "Andra Mari" motakoa.

Eraikin zibilen artean, Armendarizeko markesaren jauregia nabarmentzen da, XVIII. mendekoa, gaur egungo udaletxea. Bere sotoetan ongi kontserbatuta daude kobazuloak, harlanduzko harrizko arku eta guzti.

Udaletxetik gertu, Iturri neoklasikoa, garbitegia eta edanlekua eta Sebastian Iradier y Salaberri musikagilearen jaiotetxea daude, "La Paloma" Habaneragatik mundu osoan ezaguna.

Bere "La Paloma" lanarekin habanerak ezagun egiten hainbeste lagundu zuen musikari eta konpositore ospetsua hemen jaio zen, eta bere omenezko plaka bat dago jaio zen etxean.

Lantziegon dago Arabako Errioxako eta Euskal Herriko dolarerik zaharrena. Herri honetako dolare-jarduera XVIII. Mendean hasi zen, eta gaur egun ere ohiko prozeduraren bidez egiten da olioa, herriko jendearen artisau-lanari esker.

Informazioa

Lantziego

Kokapena

Udaletxea



A destacar

Lantziego

  • Trujal aceitero Olio errota
  • Parking Aparkalekua
  • icn-area-recreativa Atsedenlekua
  • unnamed Bisita gidatuak
  • Edificio historico Eraikin historikoa
  • Naturaleza Natura
  • Panorámica Ikuspegi panoramikoa
  • Lanean ari den olio-errota
  • Armendarizko Markesaren jauregia
  • Iturri neoklasikoa eta garbitegia
  • “Marchoen” Festa. Sortzez Garbiaren bezpera
  • Festak San Acisclo eta Santa Victoriaren ohoretan. Azaroa
  • Landako Andre Mariaren ohorezko festak. Iraila
  • San Isidro Maiatzak 15
  • San Juan Viñaspren, ekainak 24
  • San Ginés Viñaspren, abuztuak 25

Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: