Skip to Content

Mahastien eta upategien arteko bilerak, ekitaldiak eta pizgarriak

rioja-alavesa-reuniones-y-eventos-en-bodegas-01

Mahastien eta upategien arteko ekitaldiak

Ekitaldi berezi bat antolatu behar duzu? Zer iruditzen zaizu upategi eta mahasti ingurunea? Enpresa-ekitaldi bat, kongresu bat, lan-bilera bat edo pizgarri-bidaia bat antolatzea pentsatzen ari bazara, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea da zure aukerarik onena.

Helmuga paregabea da, eta ardoaren, gastronomiaren, arkitekturaren, ondarearen eta naturaren konbinazioak ekitaldiaren arrakasta bermatuko du. Izan ere, aisialdiaren eta negozioaren arteko uztartze ezin hobea eskaintzen du Arabako Errioxak, gure upategietako azpiegitura moderno eta konpletoei eta eskaintzen dugun hotel eta jatetxe-eskaintza zabalari esker.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean ekitaldiak antolatzen dituzten enpresa eta profesionalen esanetara jartzen gara, gure lurraldea eta aukerak ezagutu ditzaten. Era berean, era guztietako bilerak, ekitaldiak eta pizgarriak diseinatzen laguntzen diegu, enoturismoa eta ardoaren kultura ardatz hartuta.

2solarviejo

Batzarretarako gunerik onenak Arabako Errioxan

Arabako Errioxak espazio handia du, Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoa, hain zuzen ere, kongresu, bilera eta konbentzio handiak hartzeko ezin hobeki prestatuta dagoen erabilera anitzeko eremua. Bere instalazioetan Museo-Interpretazio Zentro bat dago, aisialdi eta dibulgazio gune honetako harribitxia. Zentroa lorategi eta terraza zabalez dago inguratuta, eta, era berean, bilera-gelak, dastatze-aretoak, taldeentzako aretoak eta karpak, catering-zerbitzua, denda, wine taberna, haur eta gazteentzako gunea eta jendeari irekitako erretegi-jatetxea ditu.

Gainera, mota guztietako jarduera enogastronomikoak eta enoturistikoak egiten dira: tailer gastronomikoak, dastatzearen hastapen ikastaroa, afari uztartuak, ginkana enogastronomikoak, mahastietako esperientziak, patxaranaren sekretuak, Mandazainaren esperientzia: arraina eta ardoa, margolanak eta ardoa, musika eta ardoa, antzerkia eta ardoa, literatur dastatzeak... etab.

2divino

Arabako Errioxa, pizgarririk onena zure taldearentzat

Arrakasta segurua da Arabako Errioxara pizgarri-bidaia bat antolatzea; izan ere, taldeak jarduera ugari izango ditu, hala nola, tratamendu termalak eta ardoterapia, edari zein janari dastatzeak, museo eta upategietara bisitak, denda espezializatuak, etab. Zalantzarik gabe, Arabako Errioxa da pertsona orok nahiko duen saria, gogobetetzea bermatua dagoelako. Jarduera enoturistikoak, gastronomikoak, gure herrietan aisialdi egun atseginak ziurtatzen dituztenak, upategiak, mahastiak, etab., zerbitzu bikainekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

audiencia_mice_2428133687

Arabako Errioxa, kongresuetarako azpiegiturak

Arabako Errioxa aukera ezin hobea da zure ekitaldi profesionaletarako. Helmuga paregabea da, eta ekitaldiak, hitzaldiak, bilerak eta enpresa-bidaiak edo pizgarri-bidaiak antolatzeko aukera eskaintzen du, Erdi Aroko herriez zipriztindutako mahasti amaigabeen artean, instalaziorik modernoenetan eta konpletoenetan.

Villa-lucia-desde-arriba

Arabako Errioxa, kongresu eta konbentzio zentroa

Arabako Errioxak espazio handi bat du, Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoa, hain zuzen ere, kongresu, bilera eta konbentzio handiak hartzeko ezin hobeto prestatuta dagoen erabilera anitzeko espazioa.

BAIGORRI-sala-barricas

Arabako Errioxa, bilerak eta ekitaldiak upategietan

Arabako Errioxak duen upategi aukera zabala da helmuga enoturistiko honen bihotza. Upategi horietako batzuek ekitaldiak, bilerak eta kongresuak egiteko aukera ematen dute, aisia eta negozioa modu paregabean konbinatuz.

slider button Previous
slider button Next

Rioja Alavesa, infraestructuras para congresos

Zure ekitaldi profesionalak Arabako Errioxan

Arabako Errioxa aukera ezin hobea da zure ekitaldi profesionaletarako. Ekitaldiak, hitzaldiak, bilerak eta enpresa-bidaiak edo pizgarri-bidaiak antolatzeko aukera eskaintzen duen helmuga paregabea, Erdi Aroko herriez zipriztindutako mahasti amaigabeen artean, instalaziorik modernoenetan eta konpletoenetan. Horien artean aipatzekoa da Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoa museoa, eta era askotako hotelak, landetxeak, jatetxeak eta upategiak, hitzaldi-zentroak eta zeuen beharretara egokitzeko moduko espazio eroso eta zabalak dituztenak.

Arabako Errioxako hotelen gama zabalari eta kalitateari esker, erabiltzaileek negozio-bilerak antolatu ahal izango dituzte espazio erosoetan, beharrezko baliabide teknikoekin hornituta, eta parte-hartzaileentzako ahalik eta erosotasun handiena eskainita.

Zure ekitaldia egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak izateaz gain, Arabako Errioxan ardoarekin lotutako jarduera berezi eta paregabe ugari egiteko aukera izanen duzu, profesional onenen eskutik, zure ekitaldia arrakastatsua eta ahaztezina izan dadin.

rioja-alavesa-infraestructuras-para-congresos-05

Arabako Errioxa, kongresu eta konbentzio zentroa

villa-lucia-desde-jardines

Batzarretarako gunerik onenak Arabako Errioxan

Arabako Errioxak espazio handia du, Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoa, hain zuzen ere, kongresu, bilera eta konbentzio handiak hartzeko ezin hobeki prestatuta dagoen erabilera anitzeko eremua. Bere instalazioetan Museo-Interpretazio Zentro bat dago, aisialdi eta dibulgazio gune honetako harribitxia. Zentroa lorategi eta terraza zabalez dago inguratuta, eta, era berean, bilera-gelak, dastatze-aretoak, taldeentzako aretoak eta karpak, catering-zerbitzua, denda, wine taberna, haur eta gazteentzako gunea eta jendeari irekitako erretegi-jatetxea ditu.

Gainera, mota guztietako jarduera enogastronomikoak eta enoturistikoak egiten dira: tailer gastronomikoak, dastatzearen hastapen ikastaroa, afari uztartuak, ginkana enogastronomikoak, mahastietako esperientziak, patxaranaren sekretuak, Mandazainaren esperientzia: arraina eta ardoa, margolanak eta ardoa, musika eta ardoa, antzerkia eta ardoa, literatur dastatzeak... etab.

Arabako Errioxa, bilerak eta ekitaldiak upategietan

Erabaki onenak ardoarekin hartzen dira

Arabako Errioxak duen upategi-aukera zabala da helmuga enoturistiko horren bihotza. Upategi horietako batzuek ekitaldiak, bilerak eta kongresuak egiteko aukera ematen dute, aisia eta negozioa modu paregabean konbinatuz. Erabilera anitzeko aretoak eta hainbat edukierako espazioak dituzte, eta guztiek ikus-entzunezko baliabideak dituzte edozein bilera profesional, eno-esperientzia eta aisialdiko jarduera ugari gauzatu ahal izateko.

Arabako Errioxak hainbat upategi mota du: historikoetatik, antzinako kalatuak lurpean dituztenak, horietako batzuetan, oraindik ere, ardoak artisau moduan egiten dituztenak, tradizioaren esanetara; modernoenetara, munduko arkitekto onenetako batzuek diseinatutakoak. Kontraste liluragarriak mahastien eta upategien arteko esperientzia paregabeez gozatzeko, ardo onak lanarekin, plazerarekin eta dibertimenduarekin konbinatuz.

Negoziazioak ixten diren bitartean edo enpresaren alderdi garrantzitsuak eztabaidatzen diren bitartean ardo on bat gozatzeak, lagunarteko, adiskidetasuneko eta familiartasuneko giroa sortzen laguntzen du, eta, zalantzarik gabe, giroa lasaitzea eta lortu nahi diren helburuak lortzeko jarrerak hurbiltzea ahalbidetzen du.

Kontsultatu bilerak eta ekitaldiak hartzeko prest ditugun upategiak.

137. Bodegas Campillo. Laguardia

MICE bazkideak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidekoak

Back to Top
Collaborators:
Member of: