Profesionalik onenak, dena primeran atera dadin
Bilera bat, ekitaldi bat edo enpresa-kongresu bat antolatu behar duzu?
Pizgarri bat prestatu nahi duzu?
Ekitaldi eskaintza berritzailea bilatzen duzu?
Gure jendea da gure eskualdeko aberastasunik handiena
Ekitaldi on batek lana, aisia eta ardoaren kultura uztar ditzakeela uste baduzu, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea aukera ezin hobea da zuretzako.
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko MICE Sailetik bi funtzio desberdin baina osagarri egiten ditugu. Alde batetik, jarduerak planifikatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua eskaintzen dugu, eta, bestetik, bilerak antolatzen eta sustatzen ditugu.
Konfiantza osoa izan dezake gugan, urteetako esperientzia baitugu konbentzioak, ekitaldiak eta pizgarri-bidaiak antolatzen. Hainbat arlotan espezializatutako profesional-taldea dugu, eta zure esanetara gauzkazu edozein zalantza argitzeko eta zure ekitaldiak antolatzeko orduan behar duzun informazioa emateko.
Zure beharretara hobekien egokitzen den lekua aukeratzen lagunduko dizugu, eta baita zure kongresua, bilera edo pizgarri-bidaia antolatzeko behar dituzun ostatua eta hornitzaileak ere. Halaber, aholkua emango dizugu jarduera kulturalak zein aisialdikoak antolatzeko, baita enologiarekin eta upategietara egindako bisitekin edo eskualde barruko nahiz kanpoko bidaiekin lotutakoak antolatzeko ere.
Behar duzun dokumentazio eta informazio teknikoa emango dizugu. Zure programa prestatzen lagunduko dizugu, eta, behar izanez gero, mapak eta liburuxkak emango dizkizugu, parte-hartzaileentzako behar duzun informazioarekin. Aholkularitza eta protokolo zerbitzuak ere eskaintzen dizkizugu, hautagaitzak edo ekitaldiak egiten laguntzeko babes gutun instituzionalak aurkezteko.
Era berean, taldearen beharretara hobekien egokitzen diren zerbitzuak ematen dituzten eskualdeko enpresekin harremanetan jartzea errazten dugu. Gonbidatuei harrera eta ongietorri ofiziala egiten laguntzen dugu, eta zonaldeari buruz eman behar zaien informazio turistiko eleanitza ematen ere bai. Era berean, ekitaldiak zabaltzen laguntzen dugu, bai lurralde barruan, bai kanpoan, eta horiekin interesa izan dezaketen prentsa, gizarte-hedabide eta beste eragile batzuekin harremanetan jartzen gara.
Azken batean, zure ekitaldiak antolatzeko behar duzun laguntza logistiko guztia eskaintzen dizugu. Galdetu arazorik gabe.
Azkenik, azpimarratu nahi dugu Arabako Errioxako biztanleak gure lurraldeko aberastasun handiena direla. Gure eskualdean bere instalazioetan bidaiariak eta apopiloak hartzera ohituta dauden profesionalen sarea dago. Banakako edo taldekako enoturistekin urteak lanean daramatzaten bertakoak. Arabako Errioxak ekitaldietarako dituen instalazio bikainei esker garrantzi handiena duen lurraldeetako bat bilakatu da kongresu, konbentzio eta pizgarrietako bidaiarien harreran.
MICE jarduerak antolatzeko Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin fida zaitezke, zalantzarik gabe; izan ere, ibilbide handia dugu konbentzioak, ekitaldiak eta pizgarri-bidaiak antolatzen.

Antolatzailearen eskuliburua
Arabako Errioxako Ekitaldien Antolatzailearen Eskuliburua jaitsi
Ekitaldiak, Topaketak eta Pizgarri Bidaiak Arabako Errioxan
Ekitaldiaren arrakasta ziurtatzeko baliabide guztiak
Arabako Errioxak zure esanetara jarriko diren zerbitzu eta enpresa ugari eskaintzen dizkizu, edozein motatako jarduera edo negozio-bileren arrakasta bermatzeko, txikia izan zein handia izan.
Garraioa, gida-zerbitzuak, bidaia-agentziak, komunikazio-zerbitzuak, catering-zerbitzuak, aretoetarako eta kanpoaldeetarako soinua eta bideoa, azafatak, stand-en diseinua, roll up-ak eta behar duzun guztia zure eskura jartzen duten enpresak. Jarri gurekin harremanetan eta zure ekitaldirako irtenbiderik onena emango dizugu.
