Skip to Content

Zergatik elkartu?

porque-1

1

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea eskualdeko erakunde turistikoa delako, eta, ondorioz, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko solaskidea/koordinatzailea delako.

 

porque-2

2

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, duela 10 urte baino gehiagotik, bere bazkideen eta Arabako Errioxaren interesak ordezkatzen eta defendatzen dituelako.

porque-3

3

Batasunak eta ordezkaritza komunak abantaila kolektiboak eta onura indibidualak lortzeko aukera ematen duelako. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago sustatu ahal izanen dugu Arabako Errioxa.

porque-4

4

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea estatuan eta nazioartean ospe handia duten produktu-klubetako bat delako, eta orientazioa ematen duelako kalitateko programak ezartzeko.

porque-5

5

Ikusgarritasun handia duelako ekitaldietan, Interneten eta sare sozialetan, argitalpenetan eta komunikabideetan.

porque-6

6

Prestakuntza eta informazioa eskuratzeko aukera ematen duelako, hainbat programa eta proiekturen bidez, eta, horrela, beti eguneratua izaten delako, bai merkaturatzeari dagokionez, bai komunikazioari dagokionez.

porque-7

7

Bilgune gisa balio duelako eta Euskadiko eta mundu osoko enoturismoaren sektoreko enpresen artean harremanak izateko eta esperientziak trukatzeko aukera ematen duelako. Networkinga.

porque-8

8

Zure kolektiboaren bozeramaile gisa jarduten duelako gizartearen eta iritzi publikoaren aurrean.

Nola elkartu

1

Jarduera ekonomikoa

Jarduera ekonomikoa Arabako Errioxan helbideratuta izan behar da eta eskaintzaren barruan enoturismoa barne hartu behar da (ostatuak, jatetxeak eta tabernak, upategi turistikoak, bidaia agentzia hartzaileak, zerbitzu turistikoen inguruko enpresak, garraioak, etab.).

2

Harremanetan jarri

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bulego teknikoarekin harremanetan jartzeko, deitu 945 600 710  telefono zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:  info@rutadelvinoderiojaalavesa.com 

Dokumentazioa beteta, sinatuta eta zigilatuta eman.

3

Ebaluazioa

Ebaluazio txiki bat egin behar da, Rutas del Vino de España eta Euskadi Gastronomika produktu-klubaren irizpideetan oinarrituta, eta jendearentzat irekita egonen den turismo-establezimendu bat izateko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko konpromisoa hartu ere bai.

 

4

Baliozkotzea

Enpresaren txostena eta dokumentazioa elkartearen Zuzendaritza Batzordeari helaraziko zaizkio, eta hark baliozkotuko du Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko kide izatea.

 

Atsegin handiz lagunduko dizugu.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan

Kontaktua

+34 945 60 07 10 
info@rutadelvinoderiojaalavesa.com

Calle Mayor, 68 01300 
LAGUARDIA (ARABA/ÁLAVA)

Zerbitzuak

Servicios-presencia

Komunikabideetan agertzea

Establezimendu elkartua Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen web ofizialean eta koadernoan agertzea (3 hizkuntzatan argitaratua) eta beste argitalpen batzuetan sartzea, hala nola Arabako Errioxa Magazinean, Arabako Errioxako Planak, Arabako Errioxa MICE, etab.

 

placa_asociado

Irudia

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen logoa eta irudia bere sustapen euskarrietan txertatzea.

Servicios-promocion

Promozioa

Gure bazkideen ekitaldi eta jardueren promozioa eta hedapena.

Servicios-eventos

Ekitaldiak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako ekitaldi eta promozioetan parte hartzea: azokak, sare sozialak, agenda, ekitaldiak, zozketa/lehiaketak, opari-bonuak…

Servicios-club-producto

Produktu-klubak

Nazioarte mailan ezagunak diren bi produktu-klubetako kide izatea: Espainiako Ardoaren Ibilbideak eta Euskadi Gastronomika. Beren logotipoak eta promozio-baliabideak erabili ahal izanen dituzte.

Servicios-comunicaciones

Komunikazioak

Bazkideen datu-basean parte hartzea, informazio garrantzitsuari eta argitalpen edo komunikatu interesgarriei buruzko aldizkako komunikazioak jasotzeko.

Servicios-iniciativa

Ekimenak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean garatzen diren prestakuntza ekimen ezberdinetan parte hartzea: foroa, campusa, prestakuntza programak, irisgarritasun programak, berrikuntza programa pilotuak…

Servicios-asesoramiento

Aholkularitza

Legezko araudiak betetzeko informazioa eta aholkularitza.

Servicios-servicios

Zerbitzuak

Zerbitzuak eskura izatea: Lan eskaintzak, lan poltsa…

Servicios-desarrollo-turistico

Garapen turistikoa

Arabako Errioxako turismoa sustatzen eta garatzen laguntzea eta zure irudi-marka horri lotzea.

Back to Top
Collaborators:
Member of: