Skip to Content
Frias del Val Sierra

Hnos. Frías del Val

1969an sortutako upeltegi familiarra, belaunaldiz belaunaldi mahastiak landu eta gero. 1999an, HERMANOS FRÍAS DEL VAL izena hartu zuen, eta mahastien zaintza tradizionala eta ardoen elaborazio pertsonala uztartuko dituen etapa berria hasi zen. Lur hau eta bertako ardoak zaintzea eta maitatzea dugu oinarri, gure lanaren urrats guztietan.

Frias del Val
Frias del Val vinedo foto
Fria del val cata
Frias del val vina
slider button Previous
slider button Next

Upeltegian, berrikuntzak eta tradizioak bat egiten dute. Batez besteko 140.000 botila botilaratzen ditugu urtean. Hormigoizko lurpeko biltegiak ditugu, 85.000 litroko edukierarekin, gure ardoak ondu daitezen, mahastietan lortutako ezaugarri on guztiak mantenduz eta haztatuz, eta edukiera ezberdinetako upeletan zahartuz.

Landan, 26 hektareak, 70 mahasti txikitan banatuta, upeltegia ornitzen dute. Mahatsondo batzuek mende bat baino gehiagoko bizitza dute, bataz bestean 50 urte dituzte, eta Arabako Errioxaren bihotzean daude.

Gure lursailek ez dute ureztatze artifizialik. Euriak bakarrik ematen die ura gure mahastiei, horrela ekiditen dugu gehiegizko ureztatzeak ale handiagoak, baina ez hain kontzentratuak ematea, eta tratatutako urekiko kontaktuak nahi ez diren ekarpenak ekar ditzakete. Gainera, soilik konpost organikoa erabiltzen dugu.

Mahastietan eskuz egiten dugu lan, eta upategian sartzen dugun mahatsa guk landutako lurretatik dator beti, horregatik ezagutzen dugu gure fruituaren osasuna eta kalitatea.

Zorrotz kontrolatzen dugu mahastiaren errendimendua gure ardoetan aroma-potentzial, egitura eta kontzentrazio maximoa lortzeko. Horrela, bolumen handiko ardoak egitea lortzen dugu, baina edateko errazak, gozatzeko ardoak.

Zerbitzuak

  • Dastatzea
  • Bisita aurretiko hitzorduarekin
  • Mahastira bisitaldia
  • Upategira bisitaldia
  • Wifia doan
  • Taldeen harrera
  • Etxeko animaliak
  • Aparkalekua

Informazioa

Hnos. Frías del Val

Herrerías, 79
01307 Villabuena de Álava/Eskuernaga



Ardo marka nagusiak:

Hermanos Frías del Val, Don Peduz, Viña El Flako, Experiencia, Selección Personal, La Calleja del Sastre

Ordutegia:

Goiz

- Bajo cita previa - En periodo de vendimias no se realizan visitas

Bisita-hizkuntzak:

Gaztelania · Ingelesa

Tipologia:

Familiakoak

Taldearen tamaina:

10 pertsona baino gutxiago · 10 eta 20 pertsona artean

Irisgarritasuna:

Fisikoa

Asteko egunak:

Astelehena · Asteartea · Azteazkena · Osteguna · Ostirala · Larunbata


Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: