Skip to Content
vinedo-altos-rioja

Altos de Rioja

Altos de Riojan ilusioa da ardatz, eta horren inguruan lan egiten dugu, doi eta ahalegintsu, eta, batez ere, grina handiz. Hori da gure ardoei nortasuna ematen dien “funtsa”.

Eta gure “forma” mahastien eta mahatsaren aukeraketa zainduan oinarritzen da. Arabako Errioxako sororik onenean, Toloño mendilerroaren oinetan dauden tokirik garaienetan. 

entorno-altos-de-rioja
dantzaris-altos-rioja
barricas-altos-rioja
altos-rioja-exterior
slider button Previous
slider button Next

Upeltegia 2014an eraiki zuten, eta Bilar udalerrian dago. Eraikin moderno eta funtzionala da, gure ardo guztiak egiteko pentsatua, mahatsa errespetatuz, bertatik behatuz eta ahalik eta gutxien esku hartuz, ardoaren jatorriaz hitz egiten duten ardoak lortzeko. 

Edukiera ezberdinetako gordailuekin lan egiten dugu, lursailak banaka ardazteko aukera ematen digutenekin, horrela bakoitzaren nortasuna mantendu ahal izateko eta bere esentzia transmititu. Gure ardo guztiak ontzen eta zahartzen ditugu, eta horretarako 225 l-ko Bordeleko upelak erabiltzen ditugu, baita 500l-ko upelen bat ere, %80 haritz frantsesekoak eta %20 haritz amerikarrekoak. 

Hainbat upeltegitako upelak, hainbat txigortu dutenak, hainbat baso eta hainbat alerekin lan egiten dugu, eta horiek guztiak ardo bakoitzaren amaierako kupageetan konbinatzen ditugu, gure ardoak konplexuago bihurtzen dituzten usain nota desberdinak lortzeko. Gainera, terrakotazko anforak jarri ditugu Pigeage gamako beltzen zati bat zahartzeko.

Zerbitzuak

  • Dastatzea
  • Bisita aurretiko hitzorduarekin
  • Mahastira bisitaldia
  • Upategira bisitaldia
  • Wifia doan
  • Taldeen harrera
  • Aparkalekua

Informazioa

Altos de Rioja

Somillo, s/n
01309 Elvillar/Bilar



Ardo marka nagusiak:

Altos R y Pigeage

Ordutegia:

Goiz · Arratsalde

Bisita-hizkuntzak:

Gaztelania · Ingelesa

Tipologia:

Familiakoak

Taldearen tamaina:

20 pertsona baino gehiago

Bazkariak:

Hitzordua eskatuta · Taldeak besterik ez

Asteko egunak:

Astelehena · Asteartea · Azteazkena · Osteguna · Ostirala


Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: