Skip to Content
remirez-de-ganuza-barricas

Remírez de Ganuza

1989an sortua eta Arabako Samaniego erdigunean kokatua, Remirez de Ganuzan Errioxako ardo garaikideak egiten ditugu. Hasieratik, inguruko metodo tradizionaletako batzuk irauli egin ditugu, mahastietan eta ardogintzan hobekuntzak sartuz. Sistema garrantzitsuenetako bat tempranillo mahats-mordoak bi zatitan bereiztea da.

remirez-de-ganuza-tienda
remirez-de-ganuza-patio
remirez-de-ganuza-botellero
remirez-de-ganuz
slider button Previous
slider button Next

Upategiak 80 hektarea mahasti ditu. 70 finka dira, 200 partzela baino gehiago dituztenak Kantabria mendizerraren inguruko 9 udalerritan barna: Bastida, San Vicente de la Sonsierra, Ávalos, Samaniego, Leza, Eltziego, Navaridas, Guardia eta Bilar.

Remirez de Ganuzan dena da garrantzitsua: mahats-bilketa, 12 kiloko kaxetan eskuz egiten dena; mahatsaren aukeraketa zorrotza; mahatsarekiko errespetua ekoizpen-prozesuetan; ia obsesioa izatera iristen diren higiene-neurriak; haritz frantsesaren barrika berriko hazkuntza luzeak. Remirez de Ganuza botila bakar bat ere ez da merkatura ateratzen upategian luzaroan egon gabe. Gure ustetan, denborak baino ez du ardoak egile gisa bilatzen ditugun ezaugarriak eta estiloa garatzea lortzen.

Remirez de Ganuza ezagutzea Arabako Errioxako oraina ulertzea da, begirada bat bertako ardoen tradizioari eta etorkizunari.

Zerbitzuak

  • Hiri-barnea
  • Bisita aurretiko hitzorduarekin
  • Mahastira bisitaldia
  • Upategira bisitaldia
  • Dastatzea
  • Wine bar
  • Taldeen harrera
  • Aparkalekua
  • Wifia doan

Informazioa

Remírez de Ganuza

Constitución, 1
01307 Samaniego



Ardo marka nagusiak:

Erre Punto, Remírez de Ganuza, Fincas de Ganuza, Viña Coqueta, Trasnocho, María Remírez de Ganuza

Ordutegia:

Goiz · Arratsalde

- Consultar los domingos - De noviembre a marzo sólo por las mañanas - De abril a octubre mañanas y tardes

Bisita-hizkuntzak:

Gaztelania

Tipologia:

Familiakoak

Boutique/Premium

Taldearen tamaina:

Hasta 12 personas. Bajo petición.

Asteko egunak:

Astelehena · Asteartea · Azteazkena · Osteguna · Ostirala · Larunbata


Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: