Establezimenduan euren elaborazioak aurkitu ahal izango dituzu, eta Km0-ko gourmet artisau-produktu sorta zabala ere bai. Gaztandegi horrek 300 jezteko ahuntz ditu. Hartzidura, gatzatze, gazura kentze eta heltze faseak denda dagoen lokalean bertan egiten dira.
"Txuria" ahuntz-gazta freskoa da bere produktu nabarmenenetakoa, galduta zirudien errezeta eta antzinako familia-tradizioa berreskuratu baitute.
Beste elaborazio batzuk ere badituzte: "Auntzai" ahuntz-esne gordinez egindako gazta ondua, "Otzara" saski-gazta edo amama-gazta. Ahuntz-esnearekin Euskadiko lehen “Otzara” gazta egileak dira. "Otzara" gaztaren bigarren bertsioan, azala edo estalkia ardoarekin egiten da.
Zerbitzuak
- Produktu salmenta
- Km0 produktua
- Gourmet-produktua
- Glutenik gabe
- Produktu begetarianoa