Villa-Lucía gune gastronomiko berritzailea da, tokiko gastronomiaren sustraiek eta Luchy Santamariaren errezeta tradizionalek inspiratua. Epizentroan, eta mahaikideen begi bistan, parrillak daude. Horietan, ikatz jasangarriak, entresaka egurrak eta mahatsondo enbor eta ahienek ukitu bikaina ematen diote janaria sutan erretzeko tradizioari. Askotariko hasierakoek, koilarazko platerek, barazkiek, arrainek, haragiek eta etxeko gozogintzak karta zoragarria osatzen dute.
Tokiko gastronomiaren sustraietara itzultzearen aldeko apustuan, abangoardiako keinuak dituzten errezeta tradizionalekin, argi daukagu garrantzitsuena lehengai onenak erabiltzea dela. Ber-bertako filosofiari jarraiki, tokiko ekoizleekin, baserriko produktuekin eta Eusko-Labelekoekin eskuz esku lan egiten dugu.
Jangela nagusiak vintage dekorazio industrial bikaina du, eta bertan metala, burdina eta zura dira protagonista, XX. mendearen lehen hereneko ardandegi-industriaren kanonei jarraituz. Era berean, jangela pribatu bat dugu dekorazio berberarekin, bilera, ospakizun eta otordu lasaiagoetarako. Bestalde, Villa-Luciako Vintage terrazak ametsen mundura garamatza. 275 m2 baino gehiagoko espazio desberdina, bisitaria ingurune naturalean biltzen duena, esperientzia enogastronomiko paregabeaz gozatzeko.
Services
- Beste zeinbait aitorpen gastronomiko
- Eguneko menuak
- Karta
- Dastatze-menua
- Ardo-karta
- Sukaldaritza tradizionala
- Eramateko
- Etxeko animaliak
- Etxez etxeko banaketa
- Erretegia
- Aparkalekua
- Bazkariak
- Wifia doan
- Aire girotua
- Terraza
- MICE
- Eskaintza beganoa
- Eskaintza begetarianoa
- Taldeentzako menuak