Skip to Content
solardesamaniego1

Solar de Samaniego

1970eko hamarkadan zuen arkitektura industriala berrinterpretatu duen upategia da eta Beber Entre Líneas-Lerro Artean Edan proiekturako leku bihurtu da. Bertan ardoaren kultura eta literatura fusionatzen dira.

SolardeSamaniego_murales
Nave_botellero
TiendaBibliotecaSolar-Samaniego
slider button Previous
slider button Next

Bereziki nabarmentzen dira Guido van Helten artista australiarrak antzinako biltegietan egindako muralak.
 

Zerbitzuak

  • Taldeen harrera
  • Bisita aurretiko hitzorduarekin
  • Upategira bisitaldia
  • Dastatzea
  • Aparkalekua
  • MICE
  • Esperientzia gastronomikoa

Informazioa

Solar de Samaniego

Ctra. Elciego, s/n
01300 Laguardia



Ardo marka nagusiak:

Solar de Samaniego, La Olvidada, Valcavada, Cabeza de Cuba, 7Cepas

Ordutegia:

Goiz · Arratsalde

Bisita-hizkuntzak:

Gaztelania · Ingelesa

Tipologia:

Beste tipologia batzuk

Taldearen tamaina:

10 pertsona baino gutxiago · 10 eta 20 pertsona artean · 20 pertsona baino gehiago

Bazkariak:

Hitzordua eskatuta

Asteko egunak:

Astelehena · Azteazkena · Osteguna · Ostirala · Larunbata · Igandea


Gure espazio MICE-ak:

Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 300

Laguardiako mendi-lepoaren magalean dago, Arabako Errioxaren bihotzean dagoen Erdi Aroko hiribilduan, eta Arabako Jatorri Deitura Kontrolatuaren barruan. 70. hamarkadako industria-arkitektura tipikoa duen upategia da, bertako espazio ikusgarriak, enoturismoko kultura-gune berezi bihurtzeko interpretatu dira.

Upategien kanpoaldea Kultur Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedrarekin elkarlanean egindako proiektu bati esker berreskuratu da. Espazio bereziak, desberdinak eta erabilera anitzekoak, interiorismo-estudio ospetsuek eta arkitektoek apainduak; aurkezpenak egiteko behar den teknologiarekin, talde handiak edo txikiak har ditzake. Barnealdeko eta kanpoaldeko espazioak esperientzia gastronomiko tradizionalarekin, eta hori guztia, upategiko ardoekin uztartua.

Bodegan Milioi Erdi gunea dago, eskualdeko enoturismoaren eta Errioxako ardoaren ikono bihurtutako “Solar de Samaniego Beber Entre Líneas” proiektua interpretatzen duten muralak.

Vitoria-Gasteiz 50 km
Bilbao 110 km
Donostia/San Sebastián 160 km
Logroño 18 km
Madrid 360 km
Barcelona 500 km
Pamplona 99 km
Hondarribia 185 km
Santander 210 km
Zaragoza 185 km
Burgos 125 km
Valencia 495 km

Wine Bar denda

1 Tienda Wine Bar

Lazaro Rosa-Violán interiorista ospetsuak diseinatutako espazio honek liburuak eta ardoak elkarrekin bizi diren liburutegi-aretoa islatzen du. Gure ardoak irakurtzeko eta liburu batzuk dastatzeko lekua. Gaur egun, Solar de Samaniego Upategien 50. urteurreneko erakusketa dago ikusgai.


Superficie

180

Koktel

125

Finken Liburutegia

2 Biblioteca de FIncas

Arabako Errioxako Solar de Samaniego Upategietako mahastiak omentzen ditu Finken Liburutegiak. Botila-ontzi zahar baten euskarri izandako horman bertan margotuak, freskoak balira bezala. Gaur egun, bilerak eta ekitaldiak egiteko aukera ematen du, instalazio bikainei esker.


Superficie

140

Koktel

120

Eskola

50

Antzerkia

100

Banketea

60

Jantokia

3 Comedor

Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren laguntzarekin upategian egindako azken birmoldaketaren ondoren, jantoki zaharrak ateak ireki zizkion paisaiari, upategiaren ondoan mahastiaz gozatzeko aukera ematen duen estalpe bati, terraza zoragarri bati eta Toloño mendilerroaren ikuspegiei esker.


Superficie

190

Koktel

180

Eskola

90

Antzerkia

130

Banketea

130

Kupel-gela

4 Sala de Barricas

Barnealdeko espazio bikaina da, Solar de Samaniegoren upel-parkeaz inguratuta. Argi-kudeaketa berezia du, eta gure ardoak zahartzen dituen zura hartzeko girotze paregabea sortzen du, liburutegi bihurtutako pareten ondoan.


Superficie

780

Koktel

300

Banketea

300

Milioi Erdi Gunea

5 Espacio Medio Millón

Ondare arkitektoniko ukigarriari eta ardoaren kulturaren ondare immaterialari lotutako baliabide enoturistiko berezia. Hau da, hain zuzen ere, upategi honetan industria-izaera handiena duen eremua. Bertan, hamahiru metroko altuerako zazpi depositu zeuden, eta garai hartan, 70eko hamarkadan, milioi erdi litro ardo gordetzeko prestatu ziren. Hormigoizko egitura bikainak dira, irauteko eginak, eta, Guido Van Helten muralgile australiarraren esku-hartzeari esker, Errioxako ardogintzan eta sorkuntza literarioan esku hartzen duten urrats guzti-guztien gaineko ibilbide emozional eta zirraragarria islatzen dute. “Beber Entre Líneas” proiektua ederki irudikatzen dute. Ardoak dakartzan lanbideak historia bilakatzen duten pertsonei omenaldia egiten die ibilbideak: mahastietatik hasi eta elaborazioetaraino, dastatzearekin amaituz. Solar de Samaniegoko Van Heltenen lanak ondarearen berreskurapenaren adibide paregabea izaten jarraitzen du gaur egun, erabiltzen ez diren espazioetan sortutako artearen bidez, eta bizitza propioa ematen die.


Superficie

270

Koktel

200

Eskola

100

Antzerkia

150

Banketea

90

Mahastia duen terraza

6 Terraza

Upategiaren ondoan mahasti bat dugu aurrez-aurre, eta bertatik Toloño mendilerroa ikus dezakegu. Hesi natural honek babestu egiten du, eta klima ona eskaintzen die ardo onenei.


Superficie

190

Koktel

180

slider button Previous
slider button Next

Gaitutako guneak


  • Konferentziak
  • Erakusketa
  • Pizgarri bidaiak
  • Bilerak

Zerbitzuak


  • Jarduera osagarriak
  • Aholkularitza profesionala
  • Cateringa
  • Coffee Break
  • Kanpoaldeko guneak
  • Proiektorea
  • Soinu-instalazioa
  • Arbel tradizionala
  • Pantaila

Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: