Kirol ekitaldiak Arabako Errioxan

Urtean zehar hainbat kirol proba eta herri ibilaldi egiten dira Arabako Errioxan eta denek izendatzaile bera dute: eskualdeko hainbat paisaia eta mahastietan zehar ibiltzea.

Proba eta ibilaldiek Araba iparretik hegora eta mendebaldetik ekialdera gurutzatzen dituzten GR nagusietan zeharreko tarteak hartzen dituzte eta askotariko paisaiak ikusaraziko dizkizute.

Paseo osasungarriek ixten dute eskaintza natural hau, eskualde honek eskainiko baitizkizu gehien gustatzen zaizun hori eginez gozatzeko modu berriak, kirol osasungarria, alegia. 

Proposatzen dizuguna

  • Maiatzean Labraza, Euskadiko Erdi Aroko herririk txikiena topatu, Entrevillas, Entresvillas, Entreviñas (Oion-Labraza-Barriobusto) Herri-ibilaldian. 
  • Toloño Mendizerrako gainetan zehar ibili eta zenbait gailur egin Toloño Mendizerrako Ibilaldian.
  • Ebro ibaiaren aberastasuna miretsi, maiatzean, Lapuebla de Labarcako Ardoaren Banderan lehiatzen diren batelen erakustaldian, gero herriko upategietako ardoak dastatzeko.
  • Ekaineko lehenengo igandean ez galdu Toloñoko Herri Igoera, Bastidatik eta Buradon Gatzagatik urtero egiten dena. Ahalegina saritzeko bazkari bikaina eta bertako ardoa izaten dira.
  • Urrian, ardoaren izpirituarekin egin korrika Arabako Errioxako Win Run-en, ardoaren eta mahastien kulturari eta paisaiari balioa emateko.
  • Udazkeneko koloreak familian gozatu Mahasti Artean –Entre Viñas Herri Ibilaldian. Urtero urrian antolatzen da Eltziegon. 
  • Azaroan, Ignazio Loiolakoak zaldun zela egin zituen urratsak jarraituz ibili, Inaziotar Bidearen Herri Martxan.
  • Egin ezazu Gr-38ko etapetako bat, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea, abenduan egiten den Herri Martxan. Gure arbasoek produktuak trukatzeko erabiltzen zuten merkataritza-ibilbidea dugu hau.