Paisaia - UDABERRIKO BERDETIK, UDAZKENEKO URRE-KOLORE ETA GORRITARA

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Paisaia

UDABERRIKO BERDETIK, UDAZKENEKO URRE-KOLORE ETA GORRITARA

Paisaia

Arabako Errioxako eskualdeak, mahatsaren laborantzarako, lur gorri eta pribilegiatu diren 316 km2ko hedadura du. Mahasti hauek, udaberriko paisaia, kolore berde biziz tindatzen du eta udazkenean, ñabardura urre-kolore eta gorriek, urtero, postal apartak ezartzen dituzte. Paisaia paregabeak dira, muino  eta mahasti-zelai bukaezinak ikus daitezke, olibondoak han eta hemen, trikuharriak, historiaurreko aztarnak, esparru hesituak dituzten  erdi- aroko hiribilduak, noble etxeak, fruta ondoak, eliza historikoak eta upategi ugari aurki daitezke . 

Zonalde honek duen tamaina ertainarengatik, osatzen duten 15 udalerrien hurbiltasunagatik eta iriste errazagatik, goizetik gauera, edozein txokotan, ardoaren kultura antzematen den paisaietan barna ibiltzeko aitzakia ederra eskaintzen du. Eskualdeak hegoaldean Ebro ibaia du, eta iparraldean hauts koloreko mendigune ikaragarria den Toloño Mendizerra.

Arabako Errioxaren itxura berezia, eta Ardoaren Ibilbideko askotariko jarduerak direla eta, nazioarteko ikuspegitik, mahastizaintza eta ardogintzako eskualde erakargarrienetakoa da eta aitzakiarik gabeko helmuga, zaporeak, paisaiak eta sentsazio aparten bila dabiltzan bidaiarientzat. Arabako Errioxan, turismoak, arkitekturak, arteak, eta jakina ardoak eta gastronomiak bat egiten dute.

Lurra eta ardoa, eskualdeko izaeraren eta paisaiaren bereizgarri nagusiak dira, hauetan ardoaren kultura agerian dago.

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Vital Fundazioa
Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa