Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak bere gomendioak eskaintzen dizkizu, ahalik eta erosoen goza dezazun bisitaldia.

Racimo

IRITSI... ETA EDAN

Upategia bisitatu eta ardoak dastatzeko modu berezia eskaintzen dizute Arabako Errioxako Ardoaren ibilbideko Upategiek.

Jada, ez dago ohiko bisitaldia egin beharrik, ondoko upategiek ,adierazitako egun eta orduetan, bertako ardoak dastatzeko aukera eskaintzen dizute, instalazio guztian zeharreko ibilbidea egin beharrik gabe.

Hori bai, ardogileek nahiz enoturismoko arduradunek adeitasunez erantzungo diete zuen kontsultei.

Zehazturik duzu udalerrika ordenatuta, zein upategitan behar den aldez aurretiko hitzordua eta zeinetan artatuko zaituzten hitzordurik gabe, adierazitako ordutegietan. Zeuk aukeratzen duzu unea, Arabako Errioxak ardoak eskaintzen dizkizu.

Klikatu hemen zerrenda ikusteko.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak aukera eta gomendiorik onenak eskaintzen dizkizu bisitaldia ahalik eta merkeen eta erosoen goza dezazun.