Arabako Errioxatik hurbil - ERDI AROTIK HURBILEKO HIRIBURUETARA

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Arabako Errioxatik hurbil

ERDI AROTIK HURBILEKO HIRIBURUETARA

Arabako Errioxatik hurbil

Arabako Errioxak berez dituen erakargarritasunez gain, gure inguru hurbilean badira bisitariak aurki ditzakeen xarma berezko hainbat jomuga, mahasti  eta harresien arteko Erdi Aroko ibilbideak izan daitezke, edo Euskadiko hiru hiriburuak eta Errioxakoa. Den-denak oso hurbil.

Erdi Aroko ibilbideak mahastien eta harresien artean

Arabako Foru Diputazioak hiru ibilbide proposatzen ditu lurralde historikoetan barna, aldi berean  Erdi Aroko herri harresidunak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Hiru ibilbideek irteera eta helmuga bera dituzte Atziniega (Ayala) eta  Guardia(Arabako Errioxa), baina, euren ondare monumentalagatik nabarmentzen diren herri askotan barna bide ezberdinak eginez.

Guardia eta Artziniegaren artean 100km baina gehixeagoko  tartea dago eta biek oso ongi kontserbatutako  Erdi Aroko hiriguneak dituzte, euren jauregi, dorre eta defentsa harresiekin. Hiru ibilbideetan sartua dago Gasteizera bisita, hor ere ederki kontserbatutako  Erdi Aroko  almendra baitago.

Haietako bakoitzean, 7 herritako ondare historiko eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen dute hiru ibilbideek, eta bidenabar, herri horietako ardoaren kultura ikastekoa. Ibilbideek mahastien artean ederki seinaleztatutako xendatan barna ibiltzeko aukera ematen dute, oinez zein bizikletaz, eta ehunka urteko upategiak edo berri-berriak bisitatzekoa.


•     1. Ibilbidea:

Hurbileko hiriak


Vitoria-Gasteiz


Gasteiz 230.000 biztanle baino gehiagorekin, Euskadiko hiriburua da eta Arabako Lurralde Historikokoa. Guardiatik 50 km-ra  dago. Hiriak gotikoa eta neoklasikoa bitarteko lekuko artistiko nabarmenak ditu. Gotikoa eta errenazentista, neoklasikoa eta erromantikoa izandakoa, bertako Erdi Aroko hirigunea, 1987an monumentu multzo izendatutakoa, penintsulako iparraldeko ederrenetakoa da eta ongien kontserbatutakoen artean dago. Gasteizen eskualdeko gastronomiako platerik tradizionalenak  eta euskal sukaldaritza berriko sorkuntza aurrerakoienak dasta ditzakezu. Guztia Arabako Errioxako ardoez bustita.


Bilbo

Bizkaiko Lurraldeko hiriburua da. Hiria basoz, mendiz, hondartzaz eta itsasertzez inguratua dago eta horrek bihurtzen du Bilbo oso jomuga interesgarria. Bilbo zerbitzu hiri dinamikoa da, egin ahalak egiten ari da  ingurumenaren eta hiriaren berroneratze eta birgaitze jarduketan eta espazio ugari berreskuratu ditu hiritarren gozamenerako. Urteak dira eraldaketa espazialari ekin ziola eta gero eta hiri erakargarriagoa da bisitarientzat. Guggenheim museo ospetsu eta zirraragarria edo Musika eta Kongresuetarako  Euskalduna Jauregia bihurtu dira nazioarteko turismoarentzat  erreferentzia nagusi.


Donostia

Donostia jomuga turistiko garrantzitsua da nola Espainia hala Europa mailan. Hiriaren trazadura urbanoa, Kontxako badiari begira zabaltzen da eta  alde zaharra itsasoaren eta Urumea ibaiaren artean dago, eta bisitatu beharrekoa da. Plaza gurutzatzen duen itsas-pasealeku bikaina du, farola  eta eskudel dotorez hornitua, eta horixe da hain zuzen, Donostiaren ikur  turistiko ezagunenetakoa. Erdiguneko oinezkoentzako kale estuetan barna kalez kale ibiltzea edo atsedenalditxoa egiten dugun bitartean pintxo eta txikito batzuk hartzea dira  bisitariei gozarazteko jatetxez eta tabernaz betetako Donostiak dituen plazeretako batzuk.


Logroño

Guardiatik 16 km eskasera dago Logroño, Errioxako Erkidego Autonomoko hiriburua. 150.000 biztanle ingururekin, hiria bisitariarentzat toki atsegina da egoteko, batez ere, festa, gastronomia eta tradizioak gozatzen baditu. Kale zabalak, etorbideak, parkeak eta lorategiak eskaintzen dituen hiria da baina ,aldi berean, iragan historikoa mantentzen eta alde zaharra berrontzen jakin izan du. Laurel kalea, alde zaharreko kaleetako bat, ospetsua da pintxotarako toki tipikoa izateagatik hirian.

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Vital Fundazioa
Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa