Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea. - URTE GUZTIAN ZEHAR IREKITA DAGOEN IBILBIDE ENOTURISTIKOA

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea.

URTE GUZTIAN ZEHAR IREKITA DAGOEN IBILBIDE ENOTURISTIKOA

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak urte guztian zehar ardoaren munduarekin lotutako eskaintza oparo batekin gozatzeko gonbita luzatzen dizu. Arabako Errioxa derrigorrezko bidaia bihurtu da ardoaren, gastronomiaren eta paisaia paregabeen inguruan esperientzia zoragarriak bizi nahi dituzten profesional eta  zale sutsuentzat. Arabako Errioxa mundu mailako erreferentziazko helmuga enoturistiko bihurtu da, eta Arabako eta Euskadiko erakundeen laguntza du.  Ibilbide honek, upategiez gain, bisitariari eskualdeko hainbat kontu interesgarri eskaintzen dizkio. Hala nola: erdi-aroko herriz zipriztindutako mahasti amaigabedun paisaia; herri baten bizimodua islatzen duten festak; neurrira eginiko bidaiak; ostatu erakargarriak;  aterpeak, hotelak eta landetxeak, esaterako. Esandako horiek guztiek xarma berezia dute.

Bisitariaren esperientzia hobetzeko helburua duen proiektu honetan 140 establezimendu, hainbat motatako upategiak, museoak, ostatuak, jatetxeak, jarduera enpresak eta ardandegiak batu dira bertan. Leku abegikor eta astegin hauetan ostatu hartzeko aukera dago eta baita bertako ardo eta jakiez gozatzeko aukera ere. Arabako Errioxako eskualde honetako proiektu nagusi bilakatu da, eta zerbitzu osatuagoak ematen ditu, pertsonalizatuagoak dira eta lana ongi egitean sortzen den ilusioarekin eginak daude. Bertan gauza asko gozatzeko aukera dugu, esate baterako; mota askotako upategi sorta eta haiek egindako produktuak; Baita lekaleak, Arabako Errioxako barazkiak eta errezetari herrikoiko haragiak, hestebeteak eta postreak dituen sustraietara  lotuta dagoen sukaldaritza ere.

Arabako Errioxan gure egin ditugu Espainiako Ardo-Hirien Elkarteak (ACEVIN) eta Turismo Idazkaritzak idatzitako kalitate kartan agertzen diren irizpideak, eta baita Basquetourrek Euskadi Gastronomikoan definitutakoak ere.  Antolakundeek ezarritako irizpideei lotu gatzaizkie. Halaber, ibilbide EGIAZTATU gisa “Espainiako Ardoaren Ibilbideen” Produktu Elkartearen parte gara,  2006ko urtarriletik. 

 

 

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Vital Fundazioa
Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa