Natura - NATURA TURISMORAKO PAISAIA PAREGABEAK

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Natura

NATURA TURISMORAKO PAISAIA PAREGABEAK

Natura

Arabako Errioxak paisaia paregabeak ditu, eta ezin hobeak dira natura turismoa gozatzeko, amaitzen ez diren mahastietan barna oinez, bizikletaz nahiz zaldiz ibiltzeko. Ongi markatutako ibilbide sare zabala dago eskualdean, 300 kilometro koadroko zabalerakoa, geure baliabide natural ederrak gozatzeko ezin aproposagoa.

Oiongo lur eta mahastietatik Bermeoko porturaino, GR-38 izeneko bide sarea hedatzen da, Euskadi hegoaldetik iparralderaino zeharkatzen duena. Bide horietan zehar Ardoaren eta Arrainaren Ibilbide historikoko paisaiak gozatzen dira. Antzina, ibilbide honetan barna trukatzen zituzten hegoaldeko produktuak eta kostaldeko herrietako arrainak. Arabako zatian hainbat paisaia mota daude, hala nola, harizti eta pagadi hostotsuak, Carravalseca eta Carralogroñoko aintzira gazikarak eta txondor lekuak. Azken horietan oraindik ikus daiteke nola ekoizten zuten ikatza.

GR-99a, edo Ebroko Natura Bidea, ibaiaren sorburuan hasita bokaleraino iristen den 1.200 kilometroko bidea da. Hainbat etapa Arabako Errioxan barna egiten ditu. Horietan ederki gozatu daitezke paisaiaren berezitasunak eta bidearenak berarenak, eta ibaiertzeko herrietan gizakiak utzitako ondare artistikoa.

Erlijio jatorriko bi bide garrantzitsu dira Donejakue Bidea, Europako eta eskualde honetako erromesek erabili zuten bariantean, eta Inaziotar Bidea. Azken horrek Loiolako Inazio zaldunak 1522an egin zuen bidea da. Loiolan hasi eta Manresan bukatzen da, bertatik Bartzelonara joateko asmoa baitzuen, gero handik Lurralde Santura abiatzeko. Ibilbide hau gero eta erromes gehiagok egiten dute San Inazioren prozesu espirituala jarraitu nahian.

Eskualdeko bertako ibilbideak ere ezin ahaztu dira, esate baterako Laguardiako Aintzira-gunea eta Bilarko Sorginaren Txabola; Montorteren sorburua eta hango mendigunea lotzen dituen bidea, Kripanen; Paridera del Monte eta Dueñasko Piñudia lotzen dituena, Labrazan, eta Santiago Baseliza eta La Laguna artekoa, Navaridasen.

Ibilbideen inguruko informazio gehiago hemen.

Baina badira ingurua gozatzeko egin daitezkeen beste hainbat jarduera. Adibidez paseoak globoz, ibilaldiak 4x4 ibilgailuan, piraguismoa, mendi ibilaldiak, eta bururatu dakizukeen guztia.

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Vital Fundazioa
Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa