"La Romañiguez" familiako mahastiak 50.000 mahats-orpo inguru ditu, eta horrek gure ardoen uniformetasunari laguntzen dio, mahatsa leku jakin batean biltzen baita, mahasti beraren barruan aldeak dauden arren. “La Casilla” mahastia, gure aitak 1979an landatutakoa, Mahasti Berezi gisa kalifikatua 2020an, eta gure “El Guardián de la Viña” ardoa ematen diguna.
Gure mahastietan egindako lan sakonari esker, terroir-a, Arabako Errioxako mikroklima pribilegiatua, fruituaren bilketa zaindua eta elaborazio-prozesu mimatua uztartzen ditugu, emaitza gisa kontsumitzailea liluratzen duten nortasun propioko ardoak lortzeko. Gozatu enoturismoaz gure upategian eta ardo- tabernako instalazioetan edo, nahiago baduzu, sar zaitez mahastian.
Zerbitzuak
- Taldeen harrera
- Bisita aurretiko hitzorduarekin
- Mahastira bisitaldia
- Upategira bisitaldia
- Dastatzea
- Wine bar
- Esperientzia gastronomikoa
- Aparkalekua
- Wifia doan
Gure ardo-tabernan bertako produktuak eskaintzen ditugu, gure ardoen lagun ezin hobeak. Mahastietako esperientziak ere baditugu, piknik txiki bat edo mokadutxo bat barne.