Gizakiaren birsortzeko rola bultzatzeko helburuarekin sortutako ekimena da, naturarekiko lotura oinarri hartuta garatua.
Ikaskuntza-paisaia gisa diseinatutako lursail demostratibo batean, ohiko erabilera degradatutik erabilera birsortzaile eta erresilienterako trantsizioa erakusten da, antzinako praktikak eta berrikuntza naturan oinarritutako soluzioekin nahasten dituena.
Izaera berritzaile nabarmena duen proiektua da, paisaiaren zaharberritzea tresna didaktiko gisa erabiltzen duena. Gainera, dibulgazio-tresna izanen da, eragina handitzeko aukera emanen duena, modu jasangarrian garatzen den denboran zein espazioan. Horrela, herritarrak eta nekazariak sentsibilizatuko dira, begirada eraldatuz eta gauzak egiteko beste modu bat erakutsiz, ingurumenean eragin minimoa izanda, ahal dela, degradazio neutrala edo baita zaharberritze edo birsortzea eraginda ere.
Aisialdia landa eta natura inguruneari lotutako esperientzia zirraragarrietan inbertitzeko aukera ematen dizugu. Esperientzia horiek ingurunearen kultura eta paisaia balioa erakusten dute. Horrela, ohiturak ezagutu, natura behatu eta interpretatu eta hain lurralde-eremu desberdineko gastronomia askotarikoa eta aparta dastatu ahal izango duzu.
Zerbitzuak
- Turismo aktiboa
- Bestelakoak Experiencias de oleoturismo
- Bisita gidatuak
- Neurrira egindako planak
- Tour pribatuak gidak lagunduta
- Enoturismo esperientziak
- Esperientzia gastronomikoak
Experiencias de oleoturismo