Skip to Content

Nola iritisi

Bidaia merezi du

Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako probintzia banatuta dagoen zazpi eskualdeen artean hegoaldekoena da Arabako Errioxa. Izen ofiziala Arabako Errioxako Kuadrilla da, eta eskualdeko hiriburua, berriz, Laguardia. Hegoaldean Ebro ibaiak eta iparraldean Toloño mendilerroak mugatzen dituzte bere 300 km2 eskasak.

Deskargatu mapa PDF formatuan

Errepidez

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak komunikazio bikainak ditu, hala nola AP-68 eta AP-12 autobideak eta tokiko errepide-sare zabala. 15 udalerri eta 4 Administrazio Batzarretan banatutako 23 hiriguneen arteko distantzia laburrak eta bertara iristeko erraztasunak direla eta, eskualdea leku ezin hobea da bertako herriez, paisaiez eta jendeaz gozatzeko.

AP-68 autobidea Espainia mailako autobide garrantzitsuenetako bat da, N-I errepidea, Miranda de Ebro parean, Zaragozarekin lotzen baitu. Iruñetik ere iritsi daiteke Logroñora, AP-12 autobidetik, eta handik Arabako Errioxako herrietara. Madrildik 356 km-ko distantzia dago, eta 3 ordu eta erdi inguru behar dira. Laguardia, eskualdeko hiriburua, erreferentziatzat hartuta, Gasteizerainoko distantzia 48 km-koa da, eta 50 minutu inguru behar dira iristeko. Bilbotik 111 km daude, eta ordubete eta 20 minutu behar dira kilometro horiek egiteko. Iruñetik 101 km daude eta ordu eta laurden behar da. Eta Zaragozatik 194 km daude eta bi ordu inguru behar dira iristeko.

Hegazkinez

Logroño-Agoncillo aireportua eskualdeko mugatik kilometro gutxira dago, eta Laguardiatik 33 kilometrora baino ez, N232a errepidetik.

Hegazkinez Gasteizko aireportura (60 km-ra) eta Bilbora (110 km-ra) ere irits daiteke. Azken horrek ditu aire-konexio gehien. Hurbilen dauden aireportuak hauek dira: Madril-Barajas, 360 km-ra; Zaragoza, 195 km-ra; eta Santander, 210 km-ra.

Informazio gehiago hemen:  www.aena.com 

Trenez

Ingurua trenbidez komunikatuta dago, Logroñoko geltokiraino, Laguardiatik 19 km-ra.

Gasteizko tren-geltokia 45 km-ra dago.

Informazio gehiago hemen:  www.renfe.es 

Back to Top
Collaborators:
Member of: