Skip to Content
catedral-marques-de-riscal

Marqués de Riscal

Marqués de Riscal upategia Guillermo Hurtado de Amézagak sortu zuen, Elciegon 1858an, eta, hasieratik, erreferentzia izan da mahastizaintzan eta ardogintzan, bai nazio-mailan, bai nazioartekoan. Ekoizpenaren % 65 esportatzen du, bere ardoak 110 herrialde baino gehiagotan daudelarik. 

vinedo-marques-de-riscal
plaza-del-reloj-marques-de-riscal
Ghery-marques-de-riscal
calado-1858-marques-de-riscal
slider button Previous
slider button Next

Marqués de Riscal Errioxako upategi zaharrenetako bat da, Guillermo Hurtado de Amézagak sortua, 1858an, Elciegon.

Hasieratik, erreferentzia izan da mahastizaintzan eta ardogintzan. 1858an, Errioxako lehen upategia izan zen bordeles metodoen arabera ardoak egiten. 1972an, Rueda Jatorri Deitura bultzatu zuen lehen upategia izan zen, eta han ekoizten dira bere ardo zuri ospetsuak. Eta, 1991n, Barón de Chirel atera zuen, lehen "espresio handiko ardoa", Barón de Chirel 1986. 2006an, Marqués de Riscal Ardoaren Hiria inauguratu zuen. Hango hotela Frank O. Gehry arkitektoak diseinatu zuen, eta orain arte Espainiako upategi batek egindako lanik abangoardistena da.

Hasieratik, esportatzeko bokazio argia izan du beti. Gaur egun, ekoizpenaren % 65 baino gehiago esportatzen du, eta 110 herrialde baino gehiagotan daude bere ardoak.

2024an Bodegas de los Herederos del Riscal, World 's Best Vineyards nazioarteko lehiaketan Munduko Mahasti Onena eta Europako Mahasti Onena izendatu dute, hiru urtez jarraian munduko ranking honetako bigarren postuan egon ondoren.

Services

  • Jatetxean aurretiko hitzordua
  • Taldeen harrera
  • Igogailua
  • Dastatzea
  • Produktu organikoa
  • Beste produktuen salmenta
  • Upategira bisitaldia
  • Mahastira bisitaldia
  • Bisita aurretiko hitzorduarekin
  • Esperientzia gastronomikoa
  • Wine bar
  • Wifia doan
  • Aparkalekua
  • Auto elektrikoaren kargagailua
  • Ostatua upategian
  • MICE
  • Ekoizpen organikoa

Information

Bodegas Marqués de Riscal

Torrea, 1
01340 Elciego



Main wine brands:

Marqués de Riscal, Barón de Chirel, Finca Torrea, XR, Arienzo.

Ordutegia:

Goiz · Arratsalde

Urtarrilak 1 eta 6 eta abenduak 25 itxita

Bisita-hizkuntzak:

Gaztelania · Ingelesa · Frantzesa · Bestelakoak

Alemana

Tipologia:

Abangoardiako arkitektura · Kalatu historikoak · Ehun urtekoak

Taldearen tamaina:

32 pertsona arte

Irisgarritasuna:

Fisikoa

Bazkariak:

Hitzordua eskatuta

Asteko egunak:

Astelehena · Asteartea · Azteazkena · Osteguna · Ostirala · Larunbata · Igandea · Jai egunak


Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Collaborators:
Member of: