Centro Temático del Vino Villa-Lucía

Villa Lucía ardoaren kultura zabaltzeko diseinatutako zentro tematikoa da. Guardian dago, Arabako Errioxaren bihotzean, garai batean Samaniego alegilariaren aisialdirako finka izandakoan. Dituen 10.000m2etan lorategi botanikoa aurkituko dugu, bertako zein kanpoko espezieak dituena,  oroitzapenezko eskulturak dituzten natura txokoak, ur-jauzi erlaxagarriak, oso aspaldiko artisautza makinak, karpak eta terrazak, besteak beste.

Erakustokiak 2.400 m2 ditu, hainbat solairutan banatuak eta upategien eta eskualdeko eraikinen herri arkitektura islatzen du. Aldi berean, zerbitzu eta konfigurazio alorretan, azken aurrerakuntza teknologikoak ditu.

Areto ugari eta espazio paregabeak ditu bilera, hitzaldi, ikastaro eta edozein ekitaldi sozial egiteko; horrez gain, jatetxea ere badu oturuntzak, ezteiak eta edozelako jaialdiak ospatzeko.

Villa Lucía jardunaldi  profesional, ekitaldi eta jarduera kolektibo askoren egoitza izaten da, eta horrela, jardunaldi horien garapen profesionala eta ardoaren kultura landuz egindako jarduera ludiko ugari ahalbidetzen ditu.

Arabako Errioxako egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatze aldera, Villa Lucía Agertokiak  hainbat jarduera enoturistiko egiteko aukera ere eskaintzen dizu, esaterako, ginkana enogastronomikoa, mahats ale dastatzea, Patxaranaren sekretuak Parrilladarekin, bizipena mahastian, bisitaldi gidatua eta dastatzea eta dasta hastapenen ikastaroa.

Museoa da, zalantza barik, Erakustokiko harribitxia, artisautza eta teknologia bisitariari bizipen aparta eskaintzeko bateratzen diren tokia. Museo barruan ardoaren historia eta erritualak oso era atseginean erakusten zaizkio bisitariari, besteak beste, honako teknikak erabiliz: ikus-entzunezko efektuak, lurrinen dastatze birtualak, maketak, panel didaktikoak, hologramak etab.

2011az geroztik  oso areto berritzailea ere badu, eta bertan, “Ametsetako lurraldean” 4D Esperientzia eskaintzen da. 3Dn egindako ekoizpen berritzailea, zinema, turismoa eta teknologia Berrien jaialdietan nazioarteko sari ugari jaso dituena. Bertan, Arabako Errioxako txokoak ezagutuko dituzue filmeko protagonista abegikorren eskutik, “Vinfo” edo ardoaren iratxoen eskutik, alegia. 

Centro Temático del Vino Villa-Lucía. Bilera gelak