Erabakirik onenak ardoak lagunduta hartzen dira

Arabako Errioxak duen upategi aniztasun handia da, hain zuzen ere, helmuga enoturistiko honen bihotza. Upategi horietako batzuek ekitaldi, bilera eta biltzarrak modu berezian –aisialdia eta negozioa- egiteko aukera eskaintzen dute. Badituzte funtzio anitzeko aretoak eta edukiera hainbateko espazioak, guztiak edozein bilera profesionalak, eno-bizipenak eta aisialdiko jarduera mordoa egiteko beharrezko baliabide audiobisualez hornituak.

Arabako Errioxan hainbat upategi mota badira; batzuk, historikoak, antzinako kalatuak lurpean, eta haietako  batzuetan, ardoak oraindik artisau eran egiten dituzte, tradizioak agindu bezala. Beste batzuk, berriz, modernoenak, munduko arkitektorik onenetakoek diseinatutakoak. Kontraste limurtzaileak mahasti eta upategi artean bizipen paregabeak gozatzeko, ardo onak eta lana bateratuz, aisialdia eta dibertimendua.

Negoziaketak itxi bitartean edo enpresako auzi garrantzitsuak eztabaidatu bitartean ardo ona gozatzeak kidego, adiskidetasun eta familiartasun giroa sortzen laguntzen du, eta horrek giroa baretu eta jarrerak hurbiltzea dakar, lortu nahi diren xedeak eskuratze aldera.

 

Kontsultatu bilerak eta ekitaldiak hartzeko prestatutako gure upategien zerrenda.