Lanaldiak osatzeko Arabako Errioxa duzue aukerarik onena. Gure eskualdean bisitarien aisialdirako jarduera aukera aparta duzue eta era dinamikoan ezagutu ahal izango duzue hemengo giroa eta bizimodua. Jardueren artean upategiak bisitatzea, ardo dastatzeak, uztarketak, sukaldaritza ikasgaiak edo ginkanak dituzue. Eskualdeko herri eta hiriak bisitatzeko ateraldiak, kontzertuak eta jaialdiak, bizipenak mahastietan eta txangoak ere antolatzen dira, oinez zein bizikletaz azken hauek.
KONTSULTA ITZAZUE JARDUERA ENPRESAK
Felix Maria de Samaniego alegialariaren etxea izandakoan dagoen Villa Lucía Ardoaren Erakustokian, ardoaren historia eta errituak ezagutu ahal izango dituzue, era interaktibo eta entretenigarrian. Proposamen arrakastatsuenetakoa 3Dn proiektatu eta zentzumen efektuak dituen laburmetraia ikusgarria da. Horren bidez, eskualdea ezagutu eta bertako paisaiez gozatuko duzue oso modu originalean. Jarduera honek nazioarteko hainbat sari jaso ditu jada zinema, turismo eta teknologia berrien jaialdietan.
Kalitate handiko erosketak egiteko aukera ere eskaintzen dizue Arabako Errioxak. Gure lurraren zatitxo bat etxera eraman ahal izanago duzue gourmet produktuak, tokiko ardoak edo artisautza lan paregabeak erosita.