Bodegas Hermanos Pascual Miguel
Familiako upategi txiki bat gara, Baños de Ebron kokatua eta 100 urteko historiarekin. Familiako tradizioarekin jarraituz eta ardoarekiko dugun maitasunaren ondorioz, gure arbasoek belaunaldiz belaunaldi helarazitako irakaspen guztiak erabili ditugu gure ardoak egiteko. Horregatik, guretzat oso garrantzitsuak diren bi hitzetan oinarritzen gara: tradizioa eta familia; iraganetik etorkizunera eramaten gaituztenak.
Ardoa etengabe eboluzionatzen ari den izaki biziduna da, eta Bodegas HPM-n ere hala izaten saiatzen gara. Horregatik, beti bilatzen dugu ñabardura adierazgarriak transmititzen dituzten ardo berriak esperimentatu eta erakustea, edozein motako publikoak ardoaren mundura hurbiltzeko.