Bodegas Bello Berganzo
Tradizioa, zintzotasuna eta “lan ona” dira familia-upategi hau definitzen duten hiru kontzeptu nagusiak. Samaniegon dago, eta kalitatezko ardoak egiten ditu berezko mahastietatik abiatuta. Lurra, eta horren emaitza, Bello Berganzo familiako hainbat belaunaldiren bizimodua dira. Egiten duten horretan sinesten dute: tradizioa eta abangoardia konbinatzea, Arabako Errioxako benetako ardoak egiteko.
Bodegas Herederos Bello Berganzo, 40 hektareako mahastia dauka, Toloño mendilerroaren magalean, Arabako Errioxako epizentroan. Lurzoruak, klimak, ardoek, orientazioak eta lan onak markatzen dute ardoen kalitatea.