Gure ardoak - JATORRIZKO IZENDAPEN KALIFIKATUKO ARDOAK

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Gure ardoak

JATORRIZKO IZENDAPEN KALIFIKATUKO ARDOAK

Gure ardoak

Arabako Errioxa, Errioxa Jatorrizko Izendapen Kalifikatuko azpieskualdea da. 13.500 hektarea mahasti eta ehunka upategi daude bertan eta horien emaitza urtean 40 milioi litro ardo da, batez beste.

Eskualdean ezaugarri orokor zehatzak dituzten ardo beltzak ekoizten dira, kolore bizi eta distiratsukoak, lurrin fin eta  fruta usainekoak eta ahogozo bikainekoak. Berezitasun horiek eskualdeko buztin lurzoru karetsuei zor dizkiete, ezin hobeak baitira mahats-orpoek behar duten hezetasuna xurgatzeko. Klima eta mahastien kokapenak ere eragina du ardoen kalitatean, Toloño mendizerraren atzean ipar haize hotzetatik babesturik, mahats-orpoek hobeki aprobetxa dezakete beroa eta.

Eskualdeko ardorik adierazgarrienak beltzak dira eta ondoko mahats barietateekin egiten dira: tempranillo (bertako ardo guztiaren %79 barietate honetan oinarritzen da), garnatxa, mazuelo eta graziano.

Urteko ardo gehienak beratze karboniko deituriko ohiko metodoaren bidez egiten dira. Horretan, mahats mordo osoak “aintzira” batean hartzitzen dira zazpi eta hamar egun artean. Behin azalak eta txortenak kendutakoan, upategietan amaituko dute hartzidura.

Bestalde, ardo onduak, erreserbak eta erreserba handikoak bordeles prozedura edo txorten-gabetzearen bidez egiten dira. Mahats aleak marruskatu, txortenak kendu eta muztioa bere mamiarekin zazpi egunez inkubatzean datza. Zenbait irakinaldiren ondoren, upeletara igarotzen dira han zahartzeko. Barrikan eta botilan emandako denborak markatuko du ardo ondu, erreserba eta erreserba handikoen arteko aldea.

Ardo gorri eta zuriak gero eta estimatuagoak direnez gure mugen barnean zein kanpoan, upategiko maisu eta enologoak mota horietako kalitatezko ardoen langintzan ari dira, merkatu guztietara hurbiltzeko ahaleginean.

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa
Vital Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua

Hizkuntza politika