Arabako Errioxatik hurbil

Eskualde honetako erakargarriez gain, Euskadiko hiru hiriburuetakoak ere nabarmentzen dira, besteak beste.

Hemendik 40 km eskasera Gasteizera iritsiko gara, Euskadiko hiriburura, bere Eraztun Berde dotorea lagun, ezin egokiagoa mendi ibilbideak egiteko. Ordubete pasatxora, Bilbora hurbil gaitezke eta txikiteoaz gozatu "Zazpi Kaleetan". Beste aukera bat, bi ordu baino gutxiagoko bidaian, Donostian, bere edertasun bereziagatik "Easo Ederra" deitutakoan, miniaturazko gastronomia deskubritzea da. 

 

Proposatzen dizuguna

  • Jatorrizko trazadurari eusten dion Gasteizko Erdi Aroko Almendran barrena galdu, bertan, bertako historia oparoa jakinaraziko digu eraikin zibil, jauregi, dorretxe museo eta garai ezberdinetako tenpluen bitartez, arkitektura jasangarriaren erreferente den  Europa Biltzar Jauregira iritsi arte. Ingurumenarekin konpromisoa duen hiria da, garapen jasangarria sustatu du eta Europako Hiriburu Berdea ere izan da.
  • Mundu mailako hirigintza-birmoldaketaren eredu izan dela ikusi, industria hiri izatetik  kultura eta zerbitzu hiri izatera igarotzeko eraldaketa sumatu, hiri gris eta gainbehera zihoana izatetik diseinuzko hiri kosmopolita bihurtu dela antzeman. Bilbon, Alde Zaharretik Euskalduna Jauregirako ibilbidea egin beharra dago, eta tradizioaren eta abangoardiaren arteko kontrastea miretsi, adierazlerik  gorena Frank O. Ghery arkitekto  entzutetsuak diseinatutako Guggenheim museoa delarik.
  • Donostiako Kontxako badian paseatu, XIX. mende amaierako nobleek oporretan egiten zuten bezala, eta garai hartako jauregi eta egoitza bikainak ikusi, hala nola Miramar Jauregia, hiri honetako alderik "Belle Époque"ena erakusten baitigute. Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten bere kultur programa garrantzitsuagatik eta bertan leku berezia du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak.