Erosketak egiten Arabako Errioxan

Arabako Errioxa produktu apartak eros daitezkeen jomuga da. Etxera itzuli aurretik, ez ahaztu gure denda, enoteka eta gune gastronomikoak bisitatzea eta oroigarririk onenak erosi ahal izango dituzu horietan: hemengo ardoak, hemengo oliba olio birjina estra eta benetako beste zenbait produktu. Gure saltokietan zerbitzurik onena, dastatze guneak, oparitzeko ezin hobeki prestatutako produktu sortak eta zerbitzu paregabea aurkituko dituzu.

Halako familia upategitan dastatu zenuen ardo bikaina aukera dezakezu, edo prestigio handiko gidatan gomendatutako ardoa, olio-errota hartan dastatu zenuen berebiziko olio hura edo hain gustuko gertatu zitzaizkizun hestebete edo pate haiek. Pentsa ezazu zein izan duzun unerik onena Arabako Errioxan eta ziur gure ardoak edo gastronomia lagun izan dituela. Beraz, orain aukera ezazu hori zureekin partekatzea eta eraman ezazu etxera edo oparitu iezaiezu.

Proposatzen dizuguna

  • Gure kaleetan zehar ibiltzea saltokirik onenak aurkitzeko. 
  • Gure establezimenduetan eskuragarri duzun  ardo eta Arabako Errioxako berezko produktuen eskaintza ikustea.
  • Eskualdeko produktuekin (txorizoa, oliba olioa, patea etab.) uztartutako dastatzea egitea.
  • Arabako Errioxako artisauen produktu sorta bat eramatea.
  • Arabako Errioxako ardo sorta bat oparitzea, esperientzia etxean bizitzen jarraitzeko edo hurbilenekoei oparitzeko. Ziur oparia ez dela oharkabean pasatzen.