Arkitektura Arabako Errioxan

Arkitektura zale amorratua izan, nahiz bere edertasunaren mireslea izan, Arabako Errioxan aparteko bidaia bat egin ahal izango duzu arkitektura lan harrigarriak ikusteko. Eraikin tradizionalenetatik arkitekto ospetsuenen abangoardiara, hala nola Iñaki Aspiazu, Frank Gehry, Santiago Calatrava edo Phillipe Mazières

Gure hiribildu, eraikin eta sotoetan barrena ibiltzera gonbidatzen zaitugu, bertan herri bitxiak, gotorleku eta harresidun Erdi Aroko hiribilduak, oinetxe bikainak, etxe armarridunak, edertasun isileko elizak eta beste altxor asko aurkituko dituzu. Baita ere, Arabako Errioxan baino aurkituko ez dituzun arkitektura-trazu bakarren edertasunak markatutako upategi eta eraikin zoragarriak.

 

Proposatzen dizuguna

  • Gure herri bitxiak bisitatzea, hala nola Gatzaga Buradon, Labraza, hauek Erdi Aroko hiribilduak dira, defentsarako erabili ziren gotorlekuak eta harresiak dituztenak.
  • Gure herriek ezkutatzen dituzten altxorrak aurkitzea: antzinako kalatutan kokatutako upategiak, eta hiribildu horien lurpeko izaera ikustea.
  • Arabako Errioxako eskualdeko herrietan aurkituko dituzun eraikin errenazentistak, barrokoak eta neoklasikoak ezagutzea.
  • Historiaurreko gure aztarnaren bat bisitatzea (trikuharriak, putzu zeltiberiarra,    historiaurreko herrixkak).
  • Guardia bisitatzea, bertan, Europako arkupe gotiko polikromatu garrantzitsuenetako bat aurkituko duzu Erregeen Andre Mariaren elizan.
  • Designhousesek, Beatriz Pérez Echazarreta arkitektoaren laguntzarekin sortutako Viura hotelean ostatu hartzea. Hotelak paralelepipedo batzuk hartu eta herriko elizaren ondoan "bota" izanaren antzeko itxura du (forma-joko bat balitz bezala).
  • Benetako bitxi arkitektonikoak diren upategiak bisitatzea. Ardoaren munduaz    gozatzeaz gain, eraikin paregabeak ikusi ahal izango dituzu, mundu osoan ospea duten arkitektoek diseinatutako ardoaren katedralak.