Arabako Errioxa lagunekin

Arabako Errioxa jomuga paregabea da lagunekin gozatzeko. Diberti zaitez zeure taldearekin poteoan, ardoak eta pintxoak dastatzen, upategiak  bisitatzen eta utz iezaiezu hemengo jende eta herriei eta ardoaren kulturari lilura zaitzaten. Proposamen zerrenda mugagabea dugu Arabako Errioxara taldean etor zaitezten!! 

Arabako Errioxa inguru ezin hobea da lagunekin bertara ihes egin eta bizimodu onaren plazeren berri izateko. Utzi  iezaiozu bihotza harrapatzen!!

Proposatzen dizuguna

  • Ehunka urteko familia upategi kalatudunetakoren bat edo abangoardistenetakoren bat bisitatu. 
  • Upategiren batean otordua erreserbatu eta Arabako Errioxako ardorik onenekin uztartutako menua dastatu. 
  • Bizipen enoturistiko bereziren batean izena eman (mahatsa bildu, segway edo buggie ibilaldiak, mahasti artean bizikletan ibili, Ebro ibaian piraguismoa edo kayak  egin..)
  • Arabako Errioxako herrietako karriketan ibili eta ardoak hartzeko tabernak korritu pote eta pintxo ibilbidea egiteko.
  • Talde argazkia egin Arabako Errioxak oroitzapenerako eskaintzen dituen tokirik adierazgarri eta ederrenetakoren batean.
  • Sparen batean erlaxatu edo elkar zaindu bainuontzi bete ardotan, mahatsaren onurak eta ezaugarri kosmetikoak aprobetxatzeko.
  • Gymkhanaren bat egin, kanpokoa zein enogastronomikoa, zeuen pintxoak egin, ardoen usainekin jolastu, itsukako dastatzea egin.. eta askoz esperientzia gehiago, ardoaren mundua erarik dibertigarrienean ezagutzeko.
  • Natura eta abentura kirolak egin Toloño mendizerran, mahasti itsasoa postalaren hondoa duzuela. 
  • Mendi ibilbideak egin.
  •