Arabako Errioxa bikotean

Bikotekidea ahozabalik utzi, zentzumen guztiak piztuko dizkizuen ihesaldi erromantikoarekin, izan ere, Arabako Errioxa usaindu, ikusi, sentitu, ukitu.. baitaiteke.  Murgil zaitez upategi  bateko usainetan; ahogozatu tokiko produktuak poteorako ibilbide batean edo liluratu ikusmena Arabako Errioxak eskaintzen dituen paisaia naturalekin.

Anima zaitez eta etorri zure neska/mutilarekin, zer izan daiteke Arabako Errioxa baino hobea ardoaren kulturaz bustitzeko (barrutik eta kanpotik)! 

 

Proposatzen dizuguna

  • Afari erromantiko bat gozatu jatetxe edo hotel liluragarri batean.
  • Toki esanguratsuak ikusi, lur azpiko upategiak barne, Felix Maria de Samaniego, Pio Baroja eta beste idazle handi zenbaiten literatur lanetan aipatu eta deskribatuak.
  • Tokiko jendearekin pintxotan ibili, tokiko bat gehiago sentitu eta goi mailako euskal gastronomia miniaturan diren mokadu bikainekin liluratu.
  • Bikoteentzako egonaldiak eskaintzen dituzten hotel edo alojamendu berezietan ostatu hartu. 
  • Elkar zaindu spa batean edo bainuontzi bete ardotan, ardoterapiaren onurak sentitzeko.
  • Guardiako urmaeletan ibilaldi erromantikoa egin.
  • Aisialdiko jardueraren batean izena eman, esaterako bizikletan ibiltzeko edo Ebro ibaian zehar kayaken ibiltzeko.
  • Bikote argazkia egin Arabako Errioxak oroitzapenerako eskaintzen dituen tokirik adierazgarri eta ederrenetakoren batean.
  • Mahastietan zeharreko ibilbide bat egin luxuzko autoan, oinez edo bizikletaz.
  •