Casa Rural La Molinera Etxea
Kode etikoa: 0000365
Identifikazio zk: X.VI-00034
XVI. mendeko gure etxetzarra ongi komunikatutako ingurune lasaian dago, Benjamin Rodchaild & Vega Sicilia upategi ospetsutik 5 minutura. Harria eta egurra konbinaturik daude dekorazio moderno eta erosoarekin batean, baita 60ko hamarkadako identitate ezaugarriak dituen errota elektrikoarekin ere. 7 gela ditu, denak desberdinak, eta bainugeladunak. Mahasti itsasoari begirako bista ederrak dituen terraza-begiratoki chill out izugarria du, eta bertan barbakoa.
Gure masaje zerbitzua eskaintzen dugu, relax eremuan. Gainera, garraio zerbitzua dugu eta mahastietan barnako ibilbide gidatuak egiten ditugu gure 4x4an.
Zure gida izango gara eta Arabako Errioxa eta inguruak ezagutu eta gozatuko dituzu gurekin. Erlaxatu, deskonektatu eta etxean bezala sentitu nahi baduzu, hauxe duzu zure Landetxea.
Aparkaleku publikoa dago landetxetik 10 metrora.
Casa Rural La Molinera Etxea ostatuko zerbitzuak















