Arabako Errioxan mahatsaren eta hartatik eratorritakoen onura terapeutikoak eta ezaugarri kosmetikoak ezagut ditzakezu, ardoterapiaren bidez.

Wine Oil Spa Villa de Laguardia osasun eta edertasun zentro esklusiboak, Arabako Errioxako ardo eta oliba olioa oinarri hartuta, teknika moderno eta esklusiboak eskaintzen ditu tratamendu naturalekin. Teknika hauek “jatorri-deitura” dute. Berauetatik ateratzen dira gorputza eta burua zaintzeko hain ezagunak diren ezaugarriak.

Tratamendu natural hauek, lasaitasun sentsazio gozagarria eman ez ezik, zelula-zahartzea atzeratzen, larruazala bizitzen eta odol zirkulazioa hobetzen ere laguntzen dute.

Eskuzko teknika ugariei, musikari, lurrinei eta kosmetiko naturalei esker erlaxatu eta esperientzia paregabea gozatzea lortuko duzu. Bost zentzumenekin izandako esperientzia osatzeko modu berezia da hau eta gauez ere goza dezakezu.

Racimo