Ongi jatea gure kultura eta bizimoduko atal garrantzitsua da, herrietako giroa eta jendearekin elkarbizitzea bezalaxe.

Arabako Errioxan jatetxe eta taberna eskaintza oparoa dugu, jatetxe tradizionalak, gastronomia sortzailea eskaintzen duten diseinuzko lokalak eta goi mailako sukaldaritzaren lagin bikainak miniaturan ematen dituzten pintxo-tabernak barne hartzen dituena. Baina upategietan ere egin daitezke otorduak eta horietako batzuetan bazkariak edo afariak upel edo mahasti artean egiteko otordu zerbitzua ere badute.

stablezimendu asko dira Euskadi Gastronomikako kide, Eusko Jaurlaritzak sustatutako turismo enogastronomiko produktuen klubekoak. Honako helburua du klub honek: sukaldaritza eskaintza paregabearen eta goi mailako zerbitzuaren bidez, esperientzia gastronomiko onenekin gozaraztea. Bertan inplikatutako eragile guztiek abian jarritako kalitate irizpideak onartzen dituzte, proposamen gastronomiko aparta eskaintzeko.

Bilatzailea erabiliz zure gustu eta nahietatik hurbilen dauden establezimenduak aurki ditzakezu (establezimendu mota, eskaintza gastronomikoa, zerbitzuak etab.).

Racimo

Oyón - Oion

Zure sareetan zabaldu