Centro Temático del Vino Villa-Lucía
Kode etikoa: 0000047
“Villa Lucía 5 zentzumenekin” mundu mailan gaztelaniaz, %100ean inklusiboa eta irisgarritasun unibertsala duen lehenengo zentroa da. Samaniego alegialariaren aisialdirako finka baten ondoan dago kokatua. Bertan dagoen ardoaren museoak ibilbide praktikoa eta interesgarria izateko tamaina egokia du, eta ardoaren inguruko ohiturak eta kultura era dibertigarri eta arin batean barnebiltzen ditu.
Azken belaunaldikoak eta irisgarriak diren Ikus-entzunezko efektuak; zapore, kolore eta usain dastatze birtualak; taula-didaktikoak; hauei guztiei esker esker Villa-Lucía museo inklusiboak eskaintzen duen esperientzia dinamikoagoa eta erakargarriagoa da. Honek guztiak bisitaria plater nagusirako prestatzen du: Lau dimentsiotan egindako zentzumen esperientzia “ametsen lurraldean”; munduan gaztelaniaz %100ean era inklusiboan eta irisgarritasun unibertsalean egindako lehenengo 4Da.
BEST OF WINE TOURISM REGIONAL e INTERNACIONAL 2020 de la Great Wine Capitals saria jaso du proiektu honek.
Egitasmo honek dituen esperientzia eta jarduera inklusiboek osatzen dute eskaintza zabala. Lan bilerak eta jardunaldiak egiteko dituen azpiegiturak ere nabarmentzekoak dira.
Horrez gain, Slow food nazioarteko mugimenduak bertako Erretegia J.D.K-ko Errioxako lehenengo 0. Km jatetxe gisa egiaztatu eta homologatu du.
Ardoaren Etxera bisita gidatuak, “ametsen lurretan” 4D esperientzia eta ardo dastaketa.