Azpimarratzekoak:
- Hirigune historikoa.
- Erronda (suak). Abenduaren 7an.
- Artzainak. Gabonetako errepresentazioa. Abenduaren 24 eta 25ean.
- Santa Luzia eta San Gines erromeriak. Igokundearen asteko astelehenean eta asteartean. Maiatzean.
Bastida, Nafarroako Erreinuko barruti hesitua izan zen 1200 urtea arte, Gaztelako Koroaren parte izan arte. Egun, oraindik, Larrazuria edo Olmo arkutik pasa gaitezke erdi aroko hirigunera. Hemen, jauretxe ugari, jauregitxo, atalase ederrak, itxura bikaineko erlijio-etxe eta arabako Errioxan aurkitu daitezkeen noble etxe armarri antolatudun eta harlanduzkoak daude. Kale Nagusian, Manuel Quintanoren etxea aipatu behar da, Espainian, teknika bordeles enologikoak sartu zituena izan zen eta.
Bere tamainarengatik, Santo Kristo baseliza ere aipatu behar da. Gotorleku itxura du oraindik baseliza honek, eta atalaia bikainetik, eskualdearen panoramika handia ikusten da.
Pakearen plazan, Udaletxearen ondoan, Karlos III.aren erregealdian eraiki zen eta beranduko barrokokoa den Salazarren Jauregi Etxea dago, egun Bastidako Kultur Etxea. Jauretetxe honek, egun arte, maizter askori eman dio lekua. Zaharberritu baino lehen, Guardia Zibilak bizi izan ziren, Eskola Nazionala izan zen, familia bastidartar askoren bizilekua, eta aurreko urteetan, izenak dioen bezala, Salazartarrak bizi izan ziren.
Bastidako Turismo Bulegoko e-maila: turismo@labastida.eus





