Azpimarratzekoak:

  • Iturri gotikoa.
  • Bertzijanako ermita.
  • Esker Onezko jaiak. Abuztuan.

Iecora herria, mahastiz eta zereal laboreez inguratuta dagoen muino baten gainean dago. Herriaren ekialdean, iturri zahar gotikoa dago, leku berezi batean kokatua. Herrigunetik kanpo, herritik kilometro batera, Berzijana Santa Maria baseliza txikia dago, XIII. eta XIV. mendeen artean eraikia da. Santutegiaren eraikuntza, lekuaren aukeraketa eta irudiaren izena,  Iecorako Bercijan artzainari, Birjina muino horretan agertu zitzaiola ustearekin lotuta dago.

Abuztuaren 25ean ospatzen da Deikundearen omenezko jaia. Herritarrak baselizara jaisten dira prozesioan,  herriko dantza taldea abiatzen da aurretik.

Maiatzaren 12aren aurreko larunbatean, Santo Domingo egunean ere, prozesioan jaisten da ermitara. Egun horretan "la Cadena" dantzatzen da eta Bercijana Ama Birjinaren irudia (XIV. mendekoa) parrokiara eramaten da. Dantzariek kolore biziko gaingona bat janzten dute galtza eta alkandora zurien gainean, bularra gurutzatzen dien banda urdin batekin.

 

Iekorako Udalako e-maila: ayecora.secretaria@ayto.alava.net

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura
DolareaDolarea
Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa