Azpimarratzekoak:

  • Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza.
  • Buretako kondeen jauregia eta Portuko markesaren jauregia.
  • San Justo parkea, Santa Maria parkea, Rio Grande parkea eta Koadrilen parkea.
  • Autokarabanendako aparkalekua.

 

Arabako Errioxako enpresen % 40a udalerri honetan daude. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea da nagusi, eta manufaktura-industriak ditu atzetik. Neurri txikiagoan, metalaren transformazio-taldea/mineral ez-energetikoen doitasuneko, erauzketako eta eraldaketako mekanika/industria kimikoak, etab.; gehiago dira "produktu metalikoen fabrikazioa", industria kimikoa, "Gordailuak eta biltegiratzea" eta "makineriaren fabrikazioa", "Arte grafikoen" sektore garrantzitsuaz gain. 

 

 

Mugarri garrantzitsua izan zen Donejakue Bidearen lehen ibilbidean eta 1634an hiribildu bihurtu zenean. Erdi Aroko iragana agerian uzten duten armarrien erakusketa eskaintzen du zentro historikoak eta interes historiko handiko jauretxeak ditu.

Santa Maria parrokia-tenpluan XVI. mendeko koru platereskoa dago. Dorre barrokoa Arabako Errioxako lirainena eta hobekien trazatuena da, goi goian duen haize-orratzaren irudiari "la Giralda" deitzen zaio.

Oionen, jai herrikoi ugari kontserbatzen dira, herriko jaiak nabarmentzen dira, urtarrilaren 21ean eta 22an, San Bizente eta San Anastasioren omenez (Revolcon del Katxi, bere 4 erraldoi eta 4 buruhandiak, sua, Torillo, Aurora eta tostadilloa). San Prudentzio jaietan, Erretreta, Danborrada eta Marraskilo jatea, apirilaren 27an eta 28an. San Joan jaietan sua. Esker-emate jaietan, abuztuan, "Katxiren jaitsiera" nabarmentzen da.

Oion-ko Udala: info@ayuntamientodeoyon.com

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura
DolareaDolarea
Autokarabana parkingaAutokarabana parkinga

Ostatuak Oyón-Oion

Taberna eta jatetxeak Oyón-Oion