ERROIZ

Oliba olioa Arabako Errioxako berezko produktu bikainenetakoa da eta oso estimatua bertakoen artean.

Horrexegatik, gure lurrak ibarretako mendixkak apaintzen dituzten ehunka urteko olibondoz inguratuta daude. Ibilaldi honetan horien historia ikasiko duzu  eta gure barietatearen, Arroniz olibaren, ezaugarriak ezagutuko.

Hala ere, olibak ez lirateke hain garrantzitsuak izanen haiekin olioa egiteko gaitasunik ez bagenu. Etengabeko garapenean ari den prozesua eta Lantziegon isla bizia duena. Gure udal olio-errota da horren adierazgarri, izan ere, urtero olioa egiten jarraitzen duen XIX. mendeko azken olio-errota baita. Historiaz, lurrinez eta tradizioz betetako olio-errota.

Azkenik, modernitatera eginen dugu jauzi, azken generazioko olio-errota batera, eta bertan oliba olio birjina estra bikaina egiteko eman beharreko pausuak ikasiko  dituzu. Urrats guztietan oliorik onenak lortzea helburu duen egiteko modua.

Bisitaldia amaitzeko, goza ezazu oliba zukurik onena eta ikasi aparteko olioak bereizten.

 

ERROIZ, zerbitzuak

dastatzeakdastatzeak
beste produktu batzuk saltzea beste produktu batzuk saltzea
taldeak hartzea taldeak hartzea
dastaketa hitzartuak dastaketa hitzartuak
bisita hitzartuak bisita hitzartuak
FacebookFacebook
InstagramInstagram
doako wifi-adoako wifi-a