Bodega Luberri Monje Amestoy
Luberri Monje Amestoy upeltegi arabar peto-petoa da. Hegoalderantz ematen duten mahasti ezberdinak lorategia balira zainduta daude, Toloñoko mendilerroen eta Ebro ibaiaren artean kokatuta.
32 hektarea hauek harro-harro sentiarazten dute Florentino, bere egiazko altxorra baitira, Izan ere, horietan datza bere ardoen egiazko funtsa.
Tempranillo (%90), Viura (%5) eta Cabernet Sauvignon (%5). Hamabost urtera heltzen ez diren zein hirurogeita hamarretik gora duten mahatsondoak hartzen dituzten inguru anitz eta txikietan banatutako hiru barietate.