Bodegas Casa Primicia
Ardo beganoak
Guardiako eraikin zaharrena da Casa Primicia. Leku entzutetsu horretan, elizak hamarrenak eta primiziak kobratzen zituen. Zerga horrek uztaren hamarrena eta lehen fruituak ordaintzera behartzen zituen morroiak, eta Arabako Errioxako lehen upategi bihurtu zuen (XV. mendea). Casa Primician, pareten antzinatasuna antzematea, haien benetakotasuna arnastea, historiaren presentzia sentitzea, esperientzia paregabea da. Casa Primicia bisitatzea ardoaren bidez denboran zehar egindako ibilaldia da. Hain eraikin berezian ibiltzea jatorrian murgiltzea da, mahatsondoaren fruitua izateko arrazoi bihurtu duen eskualde baten bihotzean sartzea. Casa Primicia bisitatzea bidaia zirraragarria da ardoaren benetako historian zehar... ardoa izan aurretik ere.
Bodegas Casa Primiciak ardoaren turismoko BEST OF saria jaso du, bikaintasuna saritzen duen nazioarteko lehiaketa, hain zuzen.
-ARDO BEGANOAK
- Carravalseca Blanco
- Carravalseca MC
- Carravalseca Crianza
- Carravalseca Reserva