Bodegas Carlos San Pedro Pérez de Viñaspre
San Pedro familiak, duela 500 urte baino gehiagotik, eskuz egiten ditu ardoak Guardian, Arabako Errioxan. Haitzuloa XIV-XV. mendekoa da eta XVI-XVII. mendean hasi ziren upategi bezala erabiltzen. Biasteriko lurpeko upategi guztiak bezala, hiriguneko zorupean daude, 8 metroko sakoneran, kaleen azpian eta, horri esker, baldintza ezin hobeak dituzte ontzeko. Upategi gisa erabiltzen diren bakarretakoa da eta ia jatorrizko egoeran dago.
Bisitaren zati bat lur azpiko kobazulo batean egiten denez, lurzoruaren mailatik 8 bat metrora, eta bertara iristeko eskailera batzuk besterik ez daudenez, elbarriek ez dute sartzerik. Hala ere, esperientziaz gozatzeko, upategiak aukera ematen du koba bideoan ikusteko eta dastatzeak kale mailan gozatzeko.
Kontsultatu hemen bisitetarako udako ordutegia.